Ibilaldia mahastian barna zaldi-gurdian Lezaun upeltegian

Imajinatzen duzu paisaia idiliko baten barna ibiltzea zaldiek gidatutako gurdi batean? Lezaun upeltegiak ematen dizu aukera hori. Urbasa eta Andia mendien magalean dago, eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ekoizpen-eredu baten bidez egiten ditu ardoak, nekazaritza ekologikokoak.


Mahastizain batekin batera, plan oso bat egingo duzue: ibilaldia zaldi-gurdian mahastietan barna, ikuspegi panoramiko eder-ederrekin; ardo eta muztioen dastatze komentatua mahastietan beraietan; eta upeltegiaren historiaren eta mahastizaintzako praktika berrien azalpena. Jarduera bat familian gozatzeko!

​​​​​​​Gainera, jatetxe-erretegia dago upeltegian. Primeran jango duzu han, upelez inguratuta, eguna biribiltzeko. Zinez esperientzia bikaina.

01 ene - 31 dic

2024