Esperientzia paregabea bizi nahi duzu Nafarroako hegoaldean, eta tenplarioen garaian murgildu? Ribaforada herri berezia da, Tuteratik gertu dago, eta bere jardunaldi tenplarioak ditu.

Bertako kaleetako bat, "Zaldun tenplarioak" izenekoa, jardunaldi horietako bihotza izanen da egun batzuetarako. Jende guztiarentzako jarduera ugari eta interesgarriak dituzu zain, herriko tradizio tenplarioa nabarmentzeko.

Erdi Aroko kanpamentua, dendak, aroztegia, artisau-azoka, musika, antzerkia, magia eta zaldi gaineko torneoak familia osoaren gozamenerako.

Fontellasko Artajo errotako bisita gidatua ahaztu gabe. Bertan, kalitate goreneko olioa nola egiten den ikasiko da. Animatu Ribaforada bisitatzera, eta gozatu plan paregabe batez.

03 oct - 03 oct

2021