Potxaren Goraipamenerako Jardunaldiak

“Potxa” deitzen zaio babarrun zuriaren mota bati. Fresko kontsumitzen da eta gozo-gozoa da: Zangozako produkturik bereziena. Potxaren sasoirik onena aprobetxatuz, egitarau oparoa gauzatzen da hiri monumental honetako kale paregabeetan: potxen eta ardoaren dastaketa, talde batean potxak ohiko moduan aletzea, nekazaritzako elikagaien azoka, eta errezeta eta menuen lehiaketa tokiko jatetxeetan, plater hau protagonista dela.

27 sep - 29 sep

2024