2022.05.04

NAFARROAN BESTE TURISMO BAT POSIBLE DA

Mundua aldatu egin da, baita bidaiatzeko modua ere. Nafarroan, modu jasangarriagoan bidaiatu daitekeela erakutsi nahi dugu. Gurekin etorriko zara?

Blog

Mundua aldatu egin da, baita bidaiatzeko modua ere. Modu jasangarrian egin nahi dugu, natura inguruneaz gozatzeko, hura kaltetu gabe eta etorkizuneko belaunaldientzat zainduz. Nafarroan, beste era batera bidaiatzea posible dela erakutsi nahi dugu, dibertimenduari eta leku eta pertsona zoragarriak ezagutzeari uko egin gabe. Joan den astean, dokumental sorta bat filmatu genuen, ekainean estreinatzeko. 4 influencer hauekin egin ditugu: Jon, Vero, Stefi  eta Fabian. Baina estreinatu arte, zuen Nafarroa ezagutzeko modua aldatzeko hainbat ideia proposatzen dizkizuegu, "Bestelako aztarna" lanean oinarrituak.

Coche eléctrico para los desplazamientos por Navarra

Garraiobide jasangarria

Bidaiatzeko modu berri honen gakoetako bat garraiobide jasangarriago bat erabiltzea da. Kasu honetan, Nafarroara iristeko trena erabili genuen, distantzia luzeko ibilbideak karbono-aztarna txikia sortuz egiteko aukera ematen baitu. Nafarroaren barruko ibilbideetarako, auto elektriko bat eta bizikleta erabili genituen; azken hori da, zalantzarik gabe, lekualdatzeko modurik ekologikoena da eta gaur egun jende gehiagoren eskura dago, bizikleta elektriko berriei esker.

Bidaia honetan, Plazaolaren bide berdea zeharkatu genuen, Lekunberri eta Leitza artean, baina Nafarroan 5 bide berde eta bizikletaz egiteko ibilbide ugari aurkituko dituzue, bai errepidea, legar gainean ibiltzea edo BTTa gustatzen zaienentzat, bai, besterik gabe, paseo bat eman nahi dutenentzat.

Recorrido en bici por la Vía Verde del Plazaola

Naturagune babestuak

Nafarroan, naturagune paregabe ugari ditugu, eta, natura ondare hori zaintzeko, horietako askok babes berezia dute. Hori da Urederraren iturburuaren kasua eta "Bestelako aztarna” filmaketan bisitatu zen, beste leku batzuen artean. Gora joateko bidexka eder bat dago, errekaren ondoan, ur-jauzi eta turkesa koloreko putzuen artean. Han ibiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, eta eguneko gehienez 500 pertsonak ibili dezakete.

Baina Nafarroa oso anitza da eta hau ez da naturgune zoragarri bakarra. Lur horren azaleraren % 33 baino gehiago babestuta dago. Gure natura ondareak, besteak beste, basamortuak, hala nola Errege Bardea, eta oihan apartak barne hartzen ditu, hala nola Iratiko oihana. Naturagune birjinak ere baditugu; hain daude babestuta, ezen non dauden ere ez baitugu esanen.
 

Nacedero del Urederra

Gastronomía jasangarria. Sorotik mahaira ordu gutxiko tartean

Nafarroako gastronomia oso ezaguna da eta bisitatzen gaituztenentzako erakargarritasun nagusietako bat. Nafarroako sukaldaritzan, tokiko sasoiko produktuak ezinbestekoak dira. Bai pintxo tabernetan bai estilo ugaritako jatetxeetan –Michelin izarrak dituztenak barne–, tokiko produktua asko zaintzen dute eta nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalen iraunkortasunean laguntzen dute.

Gure 0km gastronomia probatzeko aukera asko daude, baina 3 esperientzia oso desberdin gomendatuko dizkizuegu:

Lehenengoa: Tuterako Mejanako baratze bat bisitatzea, orburua, zainzuria, babak, kardua, borraja eta Tuterako kukulu ospetsuak, besteak beste, nola hazten diren jakiteko. Bakoitza bere sasoian. Handik metro gutxira, Erriberako hiriburuko jatetxeek, hala nola Trinquete jatetxeak, barazki menu landuak eskaintzen dituzte beren kartetan, produktu horiek bildu berritan dastatu eta gozatzeko.

Visita a una huerta de alcachofas en Tudela

Bigarren proposamena: bi Michelin izar dituen jatetxe bat, jasangarritasunarekin sendo konprometitua. David Yarnoz chefaren El Molino de Urdániz jatetxearen helburuetako bat jasangarritasuneko GJHak betetzea da, eta horretan dihardu, bai ezer alferrik ez galtzeko politikari jarraituz, bai bere hornitzaileen gizarte konpromisoaren bidez. Hori guztia, bere platerek ikusgarritasunik eta zaporerik galdu gabe. Dastatu genuen Baztango amuarrain honek, urdaiazpiko pomadaz eta tipulin frijituz lagunduak, hala erakusten du.

Trucha de Baztan con pomada de jamón. Restaurante Molino de Urdániz

Azkenik, Nafarroako gastronomiarentzako konpainia ezin hobea. Upategi bat bisitatzea proposatzen dizuegu, baina ez edozein upategi, ardo eta laborantza ekologikoko bat baizik. Quaderna Via upategian egon gara. Globoz ere joan gaitezke! Bertako ardo bikainak dastatu genituen eta Lokiz mendilerroko ikuspegi zoragarriez gozatu genuen.

Enoturismo ecológico en Bodegas Quaderna Vía

Donejakue Bidea Nafarroan

Bidaia jasangarri batean pentsatzen ari bagara, zer hobe oinez egitea baino. Duela mende askotatik, ehunka pertsonak oinez zeharkatzen dute Nafarroa (bizikletaz ere bai), Donejakue bidean barrena; tira, bideetan barrena esan beharko genuke, hainbat ibilbidek gurutzatzen baitute Nafarroa Donejakuerako bidean: Agian ezagunena Frantziako bidea da –bi sarrera ditu, bata Luzaidetik Orreagaranzkoa eta bestea Zangozatik abiatzen da–, baina ez da bide bakarra. Ebroko bidea, Baztangoa eta Sakanakoa ez dira hain ezagunak, baina bestea bezain gomendagarriak dira. Osorik egin dezakezu edo etaparen bat bakarrik, adibidez: dokumentalean ikusiko dena, Vianan grabatua. Ezer gutxi behar dugu ibilbide hori egiteko: oinetako egokiak, motxila arin bat eta esperientzia biziz jendea, ohiturak, historia eta kondairak ezagutzeko gogo handia.

Camino de Santiago en Viana (Navarra)

Ostatu jasangarriak

Egunero asko dugu bisitatzeko, asko bizitzeko, baina ostatua ere Nafarroako esperientzia paregabe horietako bat da. Hotel jasangarriak aurki ditzakezue, hala nola Cascanteko Rural Suites, edo landa eremuko ostatuak, esaterako Agrovillas Ujue. Kanpina gustatzen bazaizue, jasangarritasunarekin eta ingurunearekin konprometitutako tokiak ere aurkituko dituzue Nafarroan, Artaza-Urederra Kanpina kasu.

Alojamiento sostenible en cabañas de Agroturismo Maricruz

Eta ostatu jasangarri batean esperientzia paregabe bat izan nahi baduzu, bisita ezazu Maricruz landetxea. Zuhaitzetako etxoletan edo landetxean lo egin dezakezu, bertako ostatu jasangarri kontzeptua ezagutu eta 0km espezialitate gastronomiko gozoak probatu ditzakezu; aukera begetariano eta beganoak ere badituzte.

Día de la Almadía 2022. Burgui

Antzinako tradizioak

Nafarroa antzinako tradizioak mantentzen dituen lurralde historiko bat da. Iparraldeko haranetan, bertako euskarazko hitz batzuk ikasten ahalko dituzu, hala nola Bertze, erran...; Erriberan, berriz, jotak entzuten ahalko dituzu. Urtero ospatzen diren egun bereziak bizitzen ahalko dituzu, adibidez: Almadiaren Eguna Burgin, zeinak ibaian behera, motorrik gabeko baltsa luzeetan, enborrak jaitsi eta saltzen zituztenen lanbide zaharra gogoratzen duen.

Edo Leitzara joan zaitezke, harri-jasotzaileen tradizioa ezagutzera; hau da, 300 kilotik gorako harri astunak ere altxatzen dituzten pertsonena. Horrez gain, tradizioz eta dibertimenduz betetako Nafarroako herriko jaiek dituzten "unetxoak" ere ezagutzen ahalko dituzu. Parte hartu festan, bilatu bertako konpainia eta gozatu historia eta tradizioak bizitzeko beste modu batez.

Luismi y Alicia de Agroturismo Maricruz

Pertsonak


Agian bidaietan garrantzitsuena, aztarna handiena uzten duena, baina aztarna ona, ez karbonoarena, bidean ezagutzen ditugun pertsonak dira. Abegi ona, adeitasunetik haratagokoa; atsegina izaten eta ingurunea, proiektua, eremuko historia eta ohiturak azaltzen saiatuz, bidaiariari tokiko bizikidetzaren, bizimoduen eta tradizioen parte izateko aukera ematea.

Horixe bizi izan dugu filmaketa aste honetan, hainbat pertsonarekin, esaterako: Santirekin, Tuteran dituen baratzean eta Trinquete jatetxean; Aliciarekin eta Luismirekin, Maricruz landetxean; Davidekin, El Molino de Urdániz jatetxean; Jorge eta Raulekin, beren Quaderna Vía upategian; Eugeniorekin, Urederran; Juanekin, Bertizko jaurerriko bisita gidatuan; Inaxio eta Maiterekin, Leitzan, beren harriekin eta hariekin; Amaiarekin, Mendukiloko leizeetako bisita sutsuan; eta Koldo eta Mikelekin, Burgiko Almadien Egunean. Bidaia honen parte dira eta Nafarroara etorriz gero aztarna polit bat utziko dizuten pertsona zoragarrien eredu bat.

"Bestelako aztarna"

Gaur kontatzen ari garen bidaia hau ekainean estreinatuko den dokumental sorta batean ikusten ahalko da. Dokumental horiek pertsona askoren lan profesionalari eta lanetik haragoko inplikazioari esker egin dira. Haiek 6 egunez, lanaldi luzeetan, Nafarroa zeharkatu dute, helmuga jasangarri hau bizitzeko. Baliabide turistiko guztiak eta gure naturaguneen zaintza ezagutu dituzte, familia handi bat osatuz. Izan ere, bidaiek, bizitzak bezala, partekatuz gero zentzu berezia hartzen dute eta esperientzia ahaztezin bihurtzen dira.

Tag-en hodeia: