Gora San Fermin!

Gora San Fermin!

Nafarroan eta mundu osoan zenbat egun falta diren ari gara kontatzen gure besta maiteak inoiz baino emozio, poz eta abegi handiagoz bizitzeko.

Ez galdu hitzordua, zure zain gaude!

Iruñean, sanferminetan, beti bada zerbait berezia deskubritzeko.

Bai gazteentzat, bai bikoteentzat eta bai familientzat. Tripazaleentzat, kirolarientzat zein tradizioak maite dituztenentzat. Karriketako giro berezia eta alaia bilatzen badituzu, nahiz ikusle guztientzako ikuskizunak edo jarduerak, denetik aurkituko duzu sanferminetan.

 

 

Sanferminak zenbakitan

  • Con

    204

    orduz giro bikaina hiriburuan

  • Más de

    800

    urte baino gehiagoko historia eta tradizioa

  • Casi

    aukera zure modura disfrutatzeko

Cartel ganador 2023, en el que aparece la imagen de un mozo seguido por un toro

2024ko sanferminetako programa eta zerbitzuak

Urtero bezala, sanferminetako programak proposamen-sorta zabala eskaintzen du, hala nola kontzertuak, dantzaldiak, su artifizialak, erakusketak, kaleko animazioa eta haur eta familientzako jarduerak, pertsona guztiek haien artean aukera dezaten eta festaren zati bilaka daitezen.

Gainera, ez dira falta ohiko hitzorduak: uztailaren 6an, 12:00etan, udaletxeko balkoitik botako den txupinazoa, festen hasiera adieraziko duena; goizeko 8:00etan egunero egiten entzierroak; uztailaren 7an santuaren prozesioa; bezperak; erraldoi eta buruhandien segizioa; eta hainbeste emozioren amaiera dena, Gaixoa ni, uztailaren 14an, gauerdian.

9 festa-egunetako ekitaldi nagusiak zein diren jakin nahi baduzu, deskargatu hemendik San Fermin 2024ko programa ofiziala duen pdf-a. Entzierroa errespetuz eta segurtasunez korritzeko aholkuak ere ematen ditu.

Hemen zauden bitartean erraz mugitzeko, kontsulta ezazu zerbitzuen gida, aparkatzeko eremuei, hiri-garraioari, kontsignei eta abarri buruzko informazio guztia baitu.

Arduraz gozatu gure hiriaz eta jaiez: Sanferminetako dekalogoa.

Iruñeko Udalaren webguneko informazio praktikoa
Ez galdu sanferminetako podcast hauek!

Ez galdu sanferminetako podcast hauek!

Askotariko pertsonaiek gure festa kutunei buruz duten esperientzia pertsonalena kontatzen digute. Sakatu play, eta gozatu Natalia Lacunza, Mariló Montero, Ahikar Azcona eta Juan Carlos Unzuérekin, besteak beste. Oso entretenigarria da.

Erraldoiak, buruhandiak eta kilikiak Udaletxeko plazan

Abegi ona eta giro bikaina dira nagusi festa hauetan

Bizitzan gutxienez ere behin bizi beharrekoa

Sanferminetako egun tipiko bat

​​​​​​​Klasiko bat. Edozeinek buruan duena, Iruña sanferminetan bisitatzea pentsatzen duenean.

  • Entzierroekin hunkitzea. Hiruzpalau minutu zirraragarri, hainbat lekutatik bizi daitezkeenak: hesietatik, balkoi bat alokatuta, zezen-plazan… Edo lasterka!

  • San Fermin kapera bisitatzea San Lorentzo parrokian, eta nafarrek santuari eskaintzen dioten une hunkigarrietako bat ikustea, hala nola jota kantatua Kontseiluaren plazan hilaren 7ko prozesioan.

  • Erraldoi eta buruhandien desfileaz gozatzea, edo festetan egunero izaten diren musika, dantza, antzerki edo herri kiroletako ikuskizunez. Takoneran jartzen diren artisautza postuetara ere joan gaitezke.

  • xokolate eta txurro tradizionalak dastatzea, aperitibo on batekin gozatzea eguneko edozein unetan Gazteluko plazako terrazetako batean, edo pintxotan ibiltzea Iruñeko Alde Zaharreko karriketan barna.

  • Bisita gidatua egitea entzierroko ibilbidean barna, bai eta hiriko gainerako karriketan barna ere.

  • Peñek zezen-plazara egiten duten sarrera edo irteera dibertigarrian parte hartzea, sanferminetako hitzordu koloretsuenetako bat baita.

  • Hirian zehar jarritako sei eszenatokietako ikuskizunekin dantzatu eta primeran pasatzea. Musika behintzat ez da faltako.

  • Iluntzean, 23:00etan, ikuskizun pirotekniko izugarria ikusi, Ziudadelako parke zoragarritik. Kasu, nazioartean erreferente da.

     

Sanferminetako egun tipiko bat
Sanferminetako egun tipiko bat

Sanferminetako esperientziak

Kontsultatu antolatu ohi diren jardueretako batzuk, Iruñeko sanferminetako esperientzia erraztuko baitizute

Esperientzia horiek ezagutu nahi ditut
Sanferminak familiarekin
Sanferminak familiarekin

Sanferminak familiarekin

Familiarekin bazatoz ere ederki gozatuko zara sanferminetan.  Izugarri ongi pasako duzue jarduera hauekin:

  • Eguna hasteko, txokolatea eta txurroak gosaltzea familiarekin, tentazio gozoa adin orotakoendako.

  • Erraldoi eta buruhandien kalejirak. Goizero, Alde Zaharreko kaleetan batera eta bestera ibiltzen dira, gaiten doinuak lagun. Kasu eman eta ongi gorde! Kilikiek zirt eta zart astintzen dute maskuria!

  • Txotxongiloak, musika eta akrobaziak nonahi, kale ikuskizunetan.

  • Birjolastu, Taconera parkean. Jarduerak egiteko eta sormena lantzeko gunea material birziklatu eta berrerabilien bidez

  • Kirol Ari, harresietan. Kirol anitzeko zona 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat

  • Hauek festak hauek haurrentzako gunea, Askatasun plazan. Puzgarriak, jarduerak eta haurrentzako jolasak.

  • Entzierro txikia. Entzierro batean korrika egiteak sortzen duen zirrara bizitzeko, baina kartoizko zezenekin, lasai

  •  Barrakak, Runa parkean. Ezinezkoa da ongi ez pasatzea han dauden atrakzioen eta janari-postuen eskutik.

  • Su artifizialak. Gauero, ikuskizun piroteknikoak daude ikusgai, familian gozatzeko; gero ematen diren sariak nazioarteko mailakoak dira. 

Sanferminetako egun tipiko bat

Klasiko bat. Edozeinek buruan duena, Iruña sanferminetan bisitatzea pentsatzen duenean.

  • Entzierrorako balkoien alokairua, adardunetatik metro gutxira gozatzeko ikuskizunaz.

  • Txupinazoaren zirrara bizitzea udaletxe plazako balkoi batean, mokadu bat hartu eta cavarekin topa egin bitartean.

  • Zezenketetarako itzal aldeko sarrerak, edota eguzki aldekoak peñen algararen barne izan nahi baduzu.

  • Bereizketa: izan zaitez zezenketen aurretik zezenak bereizten dituen ekitaldia ikus dezaketen pertsona urrietako bat.

  • Alpargataren dantza. Iruñeko hamaiketakorik peto-petoena, Nuevo Casinon (klubeko kideentzat bakarrik).

  • Baluarte auditorioko terrazatik su artifizialak lehen lerroan ikustea. Mokaduak afaldu, kopa batzuk hartu eta, amaitzeko, musika eta dantza.

Sanferminetako egun tipiko bat
Sanferminetako egun tipiko bat

10 aholku sanferminez ahalik eta gehien gozatzeko

  • Zuriz eta gorriz jantzi

    Kamiseta eta gona edo galtza zuriak, eta zapi eta gerriko gorriak; horiexek dira sanferminetako janzkera. Ez bazoaz hala jantzita saltsatik kanpo sentituko zara.

    Eta ez da beharrezkoa dirutza gastatzea; arropa zuria etxetik ekartzen ahal duzu, eta zapia eta gerrikoa hiriko karriketako edozein postutan erosi.

  • Txupinazora sartu

    Festen hasiera udaletxeko plazan bertan bizitzen ahal duzu. Une paregabea izanen dela ziurtatzen dizugu. Hori bai, ausartendako bakarrik da.

    Aukera lasaiago bat nahi izanez gero, emanaldia pantaila erraldoien bidez zuzenean ikusten ahal duzu Antoniutti Parketik, Sarasate pasealekutik, Karlos III.a etorbidetik, Gazteluko plazatik edo Foruen plazatik.

  • Goiz jaiki eta entzierroa ikustera joan

    Entzierroa lehen lerrotik ikusi nahi izanez gero, goizeko 06:00etarako, edo beranduenez 06:30etarako, joan beharko duzu ibilbidea inguratzen duen zurezko hesi bikoitzera. Ordu horretatik aurrera dena betetzen da eta jada ezin da gauza handirik ikusi.

    Beste aukera bat da zezen-plazatik ikustea zezenen sarrera. 07:00etarako iritsi, eta kantuan igaro falta den denbora, hango 20.000 lagunekin batera; esperientzia ederra da.

  • Entzierroan atera, sasoian

    Gaupasa eginda, ezta pentsatu ere. Entzierroan atera behar baduzu, lo nahikoa egin, oinetako egokiak jantzi, aukeratu zein tartetan aterako zaren, eta zezen-plazara iritsiz gero, zabaldu berehala bazterretarantz.

    Tarterik arriskutsuenak dira San Domingoko aldapa, zezenak azkar igotzen baitira maldan gora, Mercaderesko bihurgunea, 90 gradukoa baita, eta zezen-plazara sartzeko pasabidea, meharra denez pilak sortzen ahal baitira. Arrisku gutxieneko tartea da udaletxetik Mercaderesko bihurgunera doan zatia, 100 metro ingurukoa.

  • Giro alai eta kosmopolitaz gozatu

    Egun horietan, Nafarroako hiriburua mundu osora zabaltzen da, eta bertako jendeak anfitrioi bikain gisa jokatzen du. Ezinezkoa da ez gozatzea iruindarren abegi onaz, peñen pozaz, bat-bateko elkarrizketez eta hiri osoan arnasten den senidetasun-giroaz.

    Gure aholkua: errespetuz parte hartu sanferminetan eta gozatu Iruñeko giro zoragarriaz.

  • Hamaiketakoa

    Karrikan bertan! Hiri guztian duzu horretarako aukera, festetako edozein egunetan, eta bereziki uztailaren 6an. Ederki sartzen baita hamaiketakoa festetan...

    Kuadrilla osoak ikusiko dituzu taberna eta jatetxeetako atarietan jarritako mahai luzeetan gosaltzen: arrautza frijituak urdaiazpiko edo txistorrarekin, tomate egina eta patata frijituak; eta mokofinentzat, badira itsaskiak eta bestelako aukera gourmet gehiago ere, bakoitzak nahi duena!

     

  • Programa ofiziala erosi

    Sanferminetako objektu berezietako bat da. Ez bakarrik oroigarri gisa gordetzeko tradizioagatik, baita ekitaldi guztien berri ematen dizulako ere.

    Ezinbestekoa da ahalik eta etekinik handiena ateratzeko sanferminei, gehien interesatzen zaizkizun jarduerak hautatuz: kirola, kultura, haurrentzako ekitaldiak, zezenen ingurukoak… 

  • Ez hartu kotxea, ibili oinez

    Iruña tamaina ertaineko hiria da, eta festa, batez ere, Alde Zaharrean eta inguruko karriketan biltzen da. Aparkatzen ahal duzu inguruko auzoetan, hoteleko aparkalekuan edo egun horietarako bereziki prestatutako tokietan. Eta mugitu behar baduzu, 24 orduz martxan dagoen garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu.

    Gainera, ikusiko duzunez, udal-zerbitzuek egunez eta gauez egiten dute lan, lasaitasunez goza dezazun. Sanferminetan, segurtasuna eta garbitasuna dira protagonistak. 

  • Garaiz egin erreserbak

     

    Eskaintza handia da, eta are handiagoa inguruko udalerrien eskaintza osoa kontuan hartzen badugu, baina gure gomendioa da ahalik eta gehien aurreratzea erreserba egiterakoan. Aukera asko daude: hotelak, hostalak, aterpetxeak, landetxeak, kanpinak... eta sakel guztietarako aukera egokiak.

    Beste aukera on bat da astegunez etortzea, jende gutxiago izaten baita.

     

  • Bidai konbinatu bikaina prestatu

    Sanferminez gozatzera etor zaitezke, eta atseden egun batzuekin konbinatuta bukaera borobila eman egonaldiari; hortxe dituzu zain Nafarroako ingurune natural ederrak.

    Zer iruditzen leku ikusgarrietan erlaxatzea, esaterako, Iratiko oihanean edo Urederraren iturburuan, Ultzama eta Baztan bezalako ibar lasaietan, edo zientzia-fikziozko paisaietan, hala nola Errege Bardean? 

Sanferminetako eguneroko hiztegia

Sanferminetan mikro-mundu berezi bat sortzen da; gainerako guztia alde batera uzten da egun batzuez, eta errutina berria ezartzen da. Hauxe da egun horietan gehien erabiltzen den hiztegia:

  • Hamaiketakoa

    Sanferminetan egunero bada hamaiketakoa (edo hamarretakoa) egiteko aukera; bereziki hilaren 6an egiten da, festak ongi hasteko.

  • Aperitiboa

    Ohiko bermuta; Gazteluko plazan hartuz gero, jai-giroaren ikuspegi berezia izanen duzu.

     

  • Buruhandiak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako pertsonaiak dira. Serioenak dira, juxtu erraldoien aurretik ibiltzen dira eta ez dute kolperik ematen.

  • Kapotetxoa

    Entzierroan norbait egoera arriskutsu batetik onik atera denean, San Ferminek lagundu diola adierazteko hitza.

  • Txistulariak

    Egunero eta gauero ibiltzen dira musikariak karriketan barna, eta horien artean, nola ez, txistulariak.

  • Txupinazoa

    Uztailaren 6an, eguerdian, txupina bota udaletxetik eta halaxe hasten dira festak.

  • Dantzariak

    Euskal dantzen ikuskizunak izaten dira sanferminetan, eta parte hartu nahi duenarentzat, iluntzero Gazteluko plazan dantzaldia gaitero eta txistulariekin.

  • Argi-soinuak

    Eguna argitzean, gaiteroak eta Iruñeko musika-banda ateratzen dira, beste festa-egun bat iragartzera.

  • Entzierroa

    Zezenak San Domingoko ukuiluetatik zezen-plazara lasterka eramatea jendeak gidatuta, 825 metrotan zehar.

  • Erraldoiak

    Konpartsako figurarik zaharrenak, lau errege-erregina bikote dira, eta 4,20 metroko altuera dute.

  • Kilikiak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako pertsonaiak dira. Serioenak dira, juxtu erraldoien aurretik ibiltzen dira eta ez dute kolperik ematen.

  • Momentutxoa

    Prozesioko momentu hunkigarria, erraldoiak dantzatzen direnean, bitartean katedraleko ezkilak jotzen ari direlarik.

  • Neska eta mutil motzak

    Gazte iruindarrak, zuriz eta gorriz jantzita festan murgilduak dabiltzanak.

  • Zapia

    Zapi gorria txupinazoaren ondoren lotzen da lepoan eta festak bukatu arte eramaten da soinean.

  • Peñak

    Bazkide askoko elkarteak dira; euren egoitza izaten dute eta sanferminetan bakoitza bere txarangarekin ibiltzen dira. Festaren bihotza dira, eta sanferminak alaitzen dituzte XX. mende hasieratik.

  • Gaixoa ni!

    Atsekabea adierazteko abesten da udaletxeko plazan uztailaren 14ko gauerdian, sanferminak bukatu direla eta.

  • Riau Riau

    Ekitaldi ez ofiziala, non udalbatzari San Fermin kaperara laguntzen baitzaion Astrainen balsa abestuz.

  • Zaldikoak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako zaldi itxurako figurak; horiek ere beren maskuriekin ibiltzen dira.

Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk

Sanferminak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, hiru gertaera historiko independentek bat egin zutenean sortu ziren:

  1. San Ferminen martirioaren oroitzapena: XII. mendetik aurrera hasi ziren ospatzen, irailean, ekitaldi erlijiosoen programa batekin.

  2. Irailaren amaieran egiten ziren feriak. Horietan abeltzainak, merkatariak eta herritarrak elkartzen ziren, eta XIV. mendetik daude dokumentatuak.

  3. Feria horiek zirela-eta zezenekin antolatzen ziren entzierroak.

Sanferminetako prozesioa
  • Festak udara aldatzea

    Udazkenean izan ohi zen eguraldia zela eta, XVI. mende bukaeran iruindarrek eskatu zuten San Ferminen aldeko ospakizunak uztailaren 7ra aldatzea. Abeltzaintza-feriekin bateratze hori izan zen egungo festen jatorria.

    Eta horregatik ospatzen dugu irailean San Fermin Txiki, martirioaren data historikoaren omenez.

  • XXI. mendeko sanferminak

    Asko aldatu dira festak harrez geroztik.

    Alderdi erlijiosoa orain ez da hain garrantzitsua, eta indar handiagoa du ongi pasatzeko gogoak; horretarako, udalak jende guztiarentzat egokia den egitaraua proposatzen digu, santuaren omenezko ekitaldiak, kontzertuak, antzerkiak, erakustaldiak, haurrendako espazioak eta jarduerak... konbinatzen dituena.

    Beraz, etorri pilak ongi kargatuta, egun hauek baitira irri egiteko, peñekin kantuan eta dantzan aritzeko, jende berria ezagutzeko, solasean aritzeko, entzierroetarako goiz jaikitzeko eta festetako une gastronomiko ugariekin gozatzeko.

  • Hoberena, giroa

    Egiten duzuna egiten duzula, beti hor izanen duzu iruindarren abegi ona, eta ez zara inoiz arrotz sentituko. Eta ez dugu esateagatik esaten, Iruñeko giroa, munduko osoko jendea hartu arren, benetan zoragarria izaten baita. Turista bakoitza eta bisitari bakoitza kuadrillako kide bat bezala hartzen ditu Iruñeak. Horregatik sentituko duzu festak etxekoek bezala bizi dituzula. 

    Iruñean badakigu sanferminak, jenderik gabe, ez direla sanferminak; beraz, zu ere etortzea espero dugu.

Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:

  • Caravinagre eta zaldikoa

    1860

    Iruñeko Konpartsaren lehen figurak egin ziren; gaur egun, erraldoiak, buruhandiak, zaldikoak eta kilikiak ditu.

  • Txupinazoa

    1901

    Lehen aldiz bota zuten txupinazoa Gazteluko plazatik bi lagunek, sanferminak hasieratik bertatik festa-giroan ospatzeko asmoz.

  • Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:
    Ernest Hemingway idazlearen irudia Café Iruña tabernako Hemingway-en Txokoan

    1926

    Ernest Hemingway-ren “The Sun Also Rises” argitaratu zen, eta horrek sanferminen behin betiko unibertsalizazioa ekarri zuen. Begiratu hemen bere lorratza jarraitu zuten pertsonaia ospetsuak.

“Inoiz ezin izanen dut egin Iruñeak niregatik egin duena baino gehiago”.

Ernest Hemingway

Zapi gorriak goitian txupinazoaren zain

XXI. mendeko sanferminak

Gauzak asko aldatu dira udan ospatu ziren lehenbiziko sanfermin haietatik.

Iraganean alderdi erlijiosoak pisu handia bazuen ere, orain indar handiagoa du ongi pasatzeko gogoak.

Eta hala islatzen du Iruñeko Udalak antolatzen duen programak, publiko guztientzako ekitaldiz betea egoten baita. Hori bai, etorri pilak ongi kargatuta, une oso energikoak baitira. Egun horiek dira irri egiteko, kantuan eta dantzan aritzeko, entzierroetarako goiz jaiki eta txurroak gosaltzeko edo mahai baten bueltan bazkari eder bat egiteko. Une batzuetan erraldoiak eta buruhandiak ikusiz, eta beste batzuetan kaleko ikuskizunez gozatuz.

Egiten duzuna egiten duzula, beti hor izanen duzu iruindarren abegi ona, eta ez zara inoiz arrotz sentituko. Turista bakoitza eta bisitari bakoitza kuadrillako kide bat bezala hartzen ditu Iruñeak. Horregatik sentituko duzu festak etxekoek bezala bizi dituzula. Non jaio zaren kontuan hartu gabe.

Iruñean badakigu sanferminak, jenderik gabe, ez direla sanferminak. Beraz, zatoz gure lurraldera tradizioaz gozatzera, izan ere, zu gabe, sanferminak ez dira gauza bera.

Ideia on bat kontatuko dizut?

Ideia on bat kontatuko dizut?

Sanferminak bete-betean bizi ondoren, zer irudituko litzaizuke Nafarroako onena egun batzuetan ezagutu edo gogoratzea? Izan ere, egonaldia luza dezakezu, eta landetxe batean atseden hartu, baita Pirinioetako basoak eta herriak, Bardea idorra, Erriberriko jauregia edo Donejakue bideko herri ospetsuak, hala nola Orreaga, ezagutu.

Plana gustuko baduzu, jarraitu Nafarroako ezinbestekoak ezagutzen!

ZATOZ PARTE HARTZERA

Sanferminak

Munduko festarik kosmopolita, unibertsal eta magikoenak, besoak zabalik izanen dituzu zain.