“Olentzeroren jatorria” gymkana turistikoa

Ba al zenekien Olentzero Gabonetako pertsonaia ospetsuak Lesakan duela jatorria? Ikazkin hori mendialdetik jaisten da Gabon-gauean, Nafarroako, EAEko eta Iparraldeko haurrendako opariekin.
Oraingo honetan, Lesakan negua aurreratu da, orain dela urte asko ez bezala, eta bizilagunak oharkabean hartu ditu. Egurra eta ikatza prestatu gabe dituzte, eta elurrak zaildu egiten du lana.

Olentzerok lortu behar du, kosta ahala kosta, hiribilduko bizilagunak hotz ez izatea elurrak teilatuak eta kaleak estaltzen dituen bitartean.

Lagunduko al diozu bere misioan? Erantzun ibilbidean aurkituko dituzun igarkizunei, eta gozatu Lesaka herri politaz.

Kontsultatu hemen eremuari buruzko informazio gehiago

01 ene - 31 dic

2024