Amonaren erako boilur-esperientzia

Metautengo Boilurraren Museoak, Estellerrian, esperientzia gozo-gozoa proposatzen du. Boilurren mundu misteriotsua deskubritzea, antzinatetik jendeak baloratu eta bilatu duena. Hasteko bisita gidatua egingo da instalazioetan, eta, ondoren "amona"ren erako dastaketa. Gastronomia tradizionala, zure nahira egokitu dezakezuna: amonaren entsalada, etxeko salda, babarrunak, arrautza frijitua, ajoarrieroa, tripakiak, txerri-hankak edo torradak... Zuk zeuk eman ahalko diezu boilur-ukitua! Plan ezin hobea gauzak probatzea gustuko dutenentzat.

04 mar - 31 dic

2023