Andelosko erromatar jaialdia
-
Konpainia: Consorcio de la Zona Media
Jarduera multzo zabala eskaintzen du Andelos orain dela 2000 urte nolakoa zen birsortu eta bertako historia oparotasuna hedatzea helburu dituen jaialdi horrek.
Desfileak, erakustaldiak, antzezpenak eta antzinako musikako kontzertuak, horiek guztiek urrutiko iraganera eramaten gaituzte. Museorako eta arkeologia aztarnategirako bisita gidatuak egin daitezke, bai eta otordu erromatar gozo-gozoa probatu ere.
Merkatu erromatarraz gain, beste elementu erromatar batzuk ere jartzen dira kaleetatik: thermopolium, pistrinum, pharmacia, taberna pomaria, hiri erromatar hori behin eta berriro burura ekartzen digutenak.
Fecha 2025 pendiente
29 jun - 30 jun
2024