Bisita gidatua “kopa eskuan duzula” Lezaun upeltegietan
-
Konpainia: Bodegas Lezaun
-
Idiomas: Castellano
Urbasa eta Andia mendien magalean, badago upeltegi bat ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ekoizpen-eredu baten bidez nekazaritza ekologikoko ardoak egiten dituena: Bodegas Lezaun.
Esperientzia ugari eskaintzen dizkie ardozaleei: bisita gidatua “kopa eskuan duzula”, mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioari eta gaur egungo elaborazio-prozesuari buruzko azalpenekin, ibilaldia upeltegiko hainbat tokitan zehar, eta bere ardoetako bi dastatzea.
Gainera, jatetxe-erretegia dago upeltegian. Primeran jango duzu han, upelez inguratuta, eguna biribiltzeko. Zinez esperientzia bikaina.
01 ene - 31 dic
2024