Bisita Zoco patxaranaren destilategira

Destilerías Zoco enpresak ateak irekitzen ditu Nafarroako tradizio jator eta sustraituenetako bat ezagut dezazun: patxarana egitea. Deikaztelun dago destilategia, Lizarratik gertu, leku berezi-berezi batean: La Vega del Pozo-ko kondesaren jauregiko lorategiak.

Zatoz kolorez, aromaz eta zaporez beteriko esperientzia batez gozatzera! Zatoz basaran-soroetan barrena, eta ezagutu munduan parekorik ez duen patxaran honen historia eta sekretuak bertatik bertara; modu jasangarrian egiten da, basaran %100 nafarrekin.

01 ene - 31 dic

2024