Lokiz, Monjardin eta Jurramendiko mendilerroen eta Ega ibaiaren artean Metauten dago, non boilurra hazten baita modu naturalean. Leku ezin hobea antzinatetik baloratu eta bilatu izan den produktu horren mundu misteriotsua ezagutzeko. Esperientzia premium horren eskutik, boilurra nola sortzen den eta nola bilatzen den ezagutuko duzu. Boilur-txakur batek erakustaldia egingo du eta boilurrean oinarritutako gourmet-produktuak, ardoa edo artisau-garagardoa barne, dastatuko dira bisitan. Harri eta zur geratuko zara!

Eta esperientzia gastronomikoak maite badituzu, kontsultatu hemen Nafarroan zain duzun eskaintza gastronomiko guztia.

01 ene - 31 dic

2023