Luzaideko bolantak

Luzaidek ongietorria ematen die Frantziatik Orreagara doazen erromesei. Bada, herri horretan egiten da Nafarroako dantza deigarrienetako eta zaharrenetako bat.  Dantzari dotoreak Pazko igandean dantzatzen dira, plazan goizez eta pilotalekuan arratsaldez.

Zuriz jantzirik, txapela gorria eta kaskabilloak dituztela eta kolorezko zinta ikusgarriak bizkarrean itsatsiak, jauzien konpasean hegatzen dira eta tindatzen dute dena sentimenduz eta kolorez, eta adierazten herriaren izaera, dantzaren bidez. 

Baliatu aukera hori, horrelako egun berezietan baizik ez baitituzu begi aurrean izanen Luzaideko dantzari ikusgarriak, mugako herri horren ikono bihurtu direnak.

30 mar - 31 mar

2024