Basoen Nazioarteko Eguna Bertizen

Atsegingarri egiten al zaizu lorategi botaniko eder baten barna ibiltzea eta espezie bitxi-bitxiak topatzea (Txinako gingkoak, Kaliforniako sekuoiak, Balkanetako gaztainondoak eta nenufarrak, esaterako)? Animalia atseginak ezagutu nahi dituzu, hala nola zozoak, katagorriak edo okilak? Edo basoaren bihotzaren taupadak entzun?

Orduan, ez galdu Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen duen jardunaldi irekia. Eremu babestu hori ezagutzeko eta jende guztientzako antolatzen diren jarduerez gozatzeko aukerarik onena, zalantzarik gabe.
Urmael erromantikoak, iturri modernistak eta baso sorgindua, lamien bizilekua dena... Zentzumenak adi-adi Bertizen.

Eta udaberrian esnatzen diren beste baso batzuk aurkitu nahi badituzu, egin klik hemen.

Fecha 2024 pendiente

25 mar - 26 mar

2023