Haran berdeak, leize zoragarriak eta Parke Natural bat ezustekoz beterik

Baztan Pirinioetako haran zoragarria da eta, begiratzen duzun tokian begiratzen duzula, zelai berdeak eta baserri ederrak ikusiko dituzu. Helmuga ezin hobea da Elizondo ezagutu nahi baduzu, haraneko hiriburu polita, "Baztango trilogia" intrigagarria gertatzen den tokia; edo argazkietan agertzeko moduko herri horietakoak, hala nola Ziga, Erratzu, Irurita edo Amaiur.

Baztango Pirinioak edonor ibiltzeko modukoak dira, ez da goi-mendia, eta paisaiaz gozatzeko hamaika bide aukeratu ahal izanen dituzu. Bide politenetako bat Erratzuko Xorroxin ur-saltora doa. Baina beste aunitz ere badira.

Eta gune garrantzitsuenetako bat Bertizko Jaurerriko Parke Naturala da, Oieregin: oihan bizi-bizia, oinez egiteko hainbat ibilbide, lorategi historiko-artistiko bat, haurrentzako parke bat eta naturaren interpretazio-zentro bat; merezi du ezagutzea!

  • Gizona Urdazubiko leizeko formazioei begira

    Zugarramurdiko eta Urdazubiko leizeak

    Baztango iparraldean dagoen ezinbesteko elementu batekin hasiko gara:  Zugarramurdiko leizeak, sorginei eta sorginkeriei buruzko hamaika kondairaren kokaleku; Sorginen Museoan kondaira horien berri izanen duzu. Eta hortik arras gertu, 8 km eskasera,  Urdazubiko leizea, estalaktita eta estalagmita ikusgarriekin.

    Nafarroako leizeei buruzko informazio gehiago
  • Tirolina-jaitsialdia Irrisarri Land parkean

    Paisaiak eta abentura uztartuta

    Gainera, Leurtzako urtegi atseginak ezagutzeko ibilaldi bat proposatuko dizugu, eta Bidasoko Bide Berdean barna ibilbide bat egitea, biak ere ezin hobeak baitira paseatzeko eta natura alde guztietatik arnasteko.

    Eta hona beste plan bat, oso egokia haurrekin egiteko edo zuretzat, emozio handiak gogoko badituzu: goiz-pasa edo egun-pasa egiten ahal duzue inguruan dauden bi abentura-parke zoragarrietako batean: Irrisarri Land eta Baztan Abentura Park.

    Nafarroako abentura-parkeei buruzko informazioa
  • Eta bertako gutiziak dastatu beharko dituzu, ezta?

    Sagardotegi-menuak, Elizondoko txokolatea, gasnak, Amaiurko errotako taloak, onddoak edo patea. Jatun ona baldin bazara, jakin ezazu urtero, urritik azarora bitarte,  Ehiza Jardunaldi Gastronomikoakizaten direla; aho-zapore ezin hobea utziko dizu.

Mira todas las actividades que organizan las empresas de la zona

Emaitzarik gabe