2024.10.16

Halloweneko enigmak eta misterioa Nafarroan

Intriga eta izua maite baduzu, Nafarroako ideiarik onenak dituzu hemen, zure bisitari emozioa eta originaltasuna gehitzeko.

Blog

Zure hotelean hilketa bat argitzea, Sendavivan beldurrezko parkeaz gozatzea, Baztango trilogiaren misterioak ezagutzea, escape room-etan parte hartzea...

Gehiago irakurtzen ez baduzu, madarikazio bat izanen da zure gain: izugarrizko planak galduko dituzu!

Niños en el laberinto vegetal de Sendaviva en Halloween

Sendavivak alde ilunena erakusten du

2022ko irailaren 21etik azaroaren 10era arte, Sendaviva aisialdi eta dibertsiorako parkeak esperientzia ikaragarriak eskaintzen dizkizu: odol freskoaren egarri den chef torturatzaile bat, labirinto ilun ihesezin bat, horrorcall bat, Jack aitonaren sotoa, naturaren garrasiak, etxe sorgindu beldurgarria edo zaldirik gabeko ukuilua.

​​​​​​​Sendavivako Halloween 2024ri buruzko informazio gehiago.

Sendaviva Halloween-en mozorrotutako jende taldea

Sorginen leizeak eta museoa

“Zugarramurdi” hitza ezagutzen al duzu? Entzun duzu eta ahoskatzen saiatu zara noizbait, ezta? Bada, hitz hori Baztan ibarraren iparraldean dagoen herri polit baten izena da, eta agertzen da, orobat, hango leize ospetsuen izenean. Bertan herriko pertsonak biltzen ziren akelarreak ospatzera. Logroñon, XVI. mendean, Inkisizioak Zugarramurdiko zenbait emakume hil zituen sorginkeria akusaziopean. Gertaera hori gogora ekartzen da Zugarramurdiko Sorginen museoan.

Imagen de dos figuras enigmáticas expuestas en el Museo de la Brujas de Zugarramurdi

“Cluedo zuzenean” jokatu

Aisialdi modu berri bat da, Ingalaterrako Murder Mystery Dinner tradizionaletan oinarritua eta interpretazio osagai bat gehitua. Jokalariek enigma desafiatzaileak argitu behar dituzte.

  • Ulibarritarren landetxean esperientzia aparta bizitzera gonbidatzen zaituzte. Parte-hartzaile bakoitzak bere zeregina du; bat hiltzailea da, eta guztiak dira, aldi berean, krimenaren ikertzaileak eta susmagarriak
  • Ayestaran hotela eta hango langileak zain dituzu: medikua, etxezaina, zerbitzariak, harreragilea... Deskubritu behar duzu nork hil duen nor: bilatu arrastoak, egin galderak eta ez fidatu inorekin.
  • Iruñera joatea erabaki baduzu, oso erronka dibertigarria da Albret hotelean afaltzea eta “Cluedo zuzenean” jokatzea ; bertan Vigasa intrigazko kasua argitu behar duzu.

Bisita gidatu aztoragarriak

Ezagutzen al dituzu Dolores Redondo eta haren Baztango trilogia ospetsua? Elizondo herrian gertatzen da istorioa, eta idazleak berak lagundu du ibilbidea diseinatzen. Amaia Salazarrek bisitatutako txoko bakoitza ezagutuko duzu, eta Donostiako idazlearen eleberrietan oinarritutako film arrakastatsuen kokalekuak erakutsiko dizkizute.

Eta bisita bereziak gustatzen bazaizkizu:

  • Fiteron zistertarren monasterioko gaueko bisita antzeztuak dituzu. Bertan, historia antzerkiarekin, sentsazioekin eta iraganeko argi-itzalekin konbinatzen da. Apustu segurua eta harrigarria da egun jakin batzuetarako.

Escape room-ak

Oraindik ez duzu probatu escape room bat? Joko dibertigarri hau etxebizitza edo lokal estali batean egiten da, eta helburua da toki horretatik ihes egitea. Bilatu arrastoak, zorroztu adimena eta zentzumenak... eta arreta jarri seinale guztiei! Ikusiko duzu talde-lana dela modurik hoberena beti arazoak konpontzeko.

Hona hemen zenbait proposamen, erakargarriena hauta dezazun:

  • Sunbilla Escape Room: kontrabando garaia da, eta herriko kuarteletik ihes egin behar duzu 75 minutuan.

Beste aukera bat dira street and nature escape-ak; escape room bereziak dira, naturaguneetan edo herri bateko kaleetan eginak. Probatu esperientzia dibertigarri hau, bereziki familiartean edo talde txikitan etortzen bazara.

  • Escape The City Iruña: aiherkundez betetako sikario bat Nafarroako hiriburuan gorde da, herrialde osotik ibili ondoren. 
  •  The Escape Way Villatuertan edo Vianan : sekta jakobista batek arriskuan jarri du Santiagoren erlikia. Saiatu erlikia eskuratzen probak ebazten, eta lortu zure Escapista Txartela bideko beste herri batzuetan jolasten jarraitzeko.“San Felices-en tradizioa escape room-a" Vianan: Escape hau doakoa da eta Vianako herria, historia eta ondarea ezagutzeko aukera ematen dizu.
  • "Olentzeroren jatorria" ginkana turistikoa Lesakan: pertsonaia ospetsu hau Lesakakoa da; elurrak herriko teilak eta kaleak estaltzen ditu eta, kosta ahala kosta, biztanleek hotzik ez pasatzea lortu beharko du. Misioan lagunduko duzu?

Banpiro eta sorginak Nafarroan filmaturiko telesailetan

Bazenekien Nafarroan ere baditugula Halloweeneko mozorroetako pertsonaia tipikoetako batzuk, hala nola sorginak eta banpiroak? Bada, halaxe da... fikzioan bederen!

Tú no eres especial  2022ko sail nazional bat da, eta Leitza eta Lekunberri herri xarmangarrietan  filmatu dute. Amaia protagonista Bartzelona utzi eta amaren herrira joan da bizitzera. Herria toki lasaia da, ez da inoiz ezer gertatzen, harik eta amatxiren iragana ezagutzen hasten den arte, zeina, antza denez, herriko sorgin bakarra izan baitzen…

Ruinas de la iglesia de San Pedro de Viana

Vampire Academy telesaila ekoizpen iparramerikar handi bat da, eta Nafarroako zenbait agertoki aukeratu ditu naturaz gaindiko izaki horiei buruzko istorioa girotzeko. Telesailaren agertokiak ezagutu nahi badituzu, lehenik, Erriberriko Errege-erreginen jauregira joan beharko duzu, han bizi baita banpiroen elitea; gero, San Frantzisko komentuaren inguruetara, gerlarien akademiaren egoitza ezagutzera; eta, azkenik, Nafarroako beste edozein eszenatoki interesgarritara, hala nola Iratxeko monasteriora edo Vianako San Pedro elizara.

Telesail horietako eszenatokiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri artikulu hau: egonaldi zinez ederra opa dizugu!

Hauek dira Nafarroan zain dituzun jarduera enigmatikoenetako batzuk. Garai aproposa da jarduera horiek egiteko, orain eguzki-orduak murriztu, tenperatura jaitsi eta gure zentzumenak zorrozten direlako.

Ez pentsatu gehiago, eta Halloweenen etorri Nafarroara izugarri ongi pasatzera!

Tag-en hodeia: