2026.04.28

Gazta-esperientziak ibar, mendi eta borden artean

Nafarroak askotariko esperientziak eskaintzen ditu gazta jatorritik ezagutzeko, ekoizten den ingurunearekin zuzeneko loturarekin Prozesu osoa ezagutzeko modu bat, larreetatik fabrikaraino, ogibidea bizirik mantentzen dutenen eskutik.

Blog

Nafarroako historia mokadu bakar batean kontatzeko gai den produkturik badago... gazta da hura! Zapore paregabe baten jabe, lurralde honen jatorrira eramango gaitu gaztak paisaia, tradizioak eta gure arbasoen landa-bizimodua egituratu zuten antzinako ogibideak uztartuta. 

Horregatik, Nafarroako gaztandegiek gazta plateretik harago bizitzera gonbidatzen gaituzte. Hartara, esperientziak ondare hori guztia jasotzen du. Artaldea bazkatzen ari den larreetara joan, denbora geldirik dagoen bordetan egon eta pieza bakoitza ardura handiz egiten dutenen eskutik artzaintzari buruzko historiak entzun, hori guztia egingo duzu bisitan. Eta, amaitzeko, dastatu, non eta ekoizten den tokian bertan!

Queso Roncal y queso Idiazabal, nueces, pan y vino

Araitz: Malloetan sortutako gazta

Araitzek, Nafarroako ipar-mendebaldean, Malloak ditu ezaugarri nagusi. Mendi-formazioak dira, paisaia erabat egituratzen dutenak, eta artzaintza tradizionalak bere lekua du oraindik haietan gaur egun. Hemen, gazta-esperientzia ingurune naturalean berean hasten da, zuzeneko loturan artaldeekin eta lurraldearekin. 

Antsoenea gaztandegia izango dugu jomuga. Bisitak aspaldi-aspalditik latxarekin egindako artzaintzara eramango gaitu. Hurrengo urratsa bertako gazten elaborazio tradizionala ezagutzea izango da, Idiazabal Jatorri Deiturak babestutakoak barne. Deiturak gazten kalitatea eta jatorria bermatzen ditu.

Bukatzeko, gazta dastatuko dugu. Bere jatorrian berean probatuko dugu, artisau-ogiarekin eta Nafarroa J.D.-ko ardoarekin batera. 

niños y adultos en un prado verde donde hay un reaño de ovejas

Urbasa-Andia: gaztak garagardoarekin bat egiten duenekoa

Ba al dago gazta ona eta Nafarroan egindako garagardo ekologikorik onena uztartzerik? Bai, noski, Urbasa-Andia mendiaren oinetan. Amaierarik gabeko basoen erdian, Parke Naturalak esperientzia agroekologiko bat inguruko gaztagintzan barna eskainiko digu. Garagardoarekin uztartuko dugu, gainera. Hartara, betiko metodoak ekoizpena ulertzeko modu berriekin bizi daitezkeela erakutsiko du bidaiak. Ikuspegia, ordea, ez da aldatzen, lurraldeari lotutako ikuspegi jasangarria. 

Lehen geldialdia Axuribeltz gaztandegia izango da, Iturgoienen. Familiaren artaldea, baratze ekologikoa eta, azkenik, gaztandegia ezagutuko ditugu. Latxa ardiaren esnetik gazta, gaztanbera eta mamia egiteko prozesua ikusiko dugu, bertatik bertara, artisau-adituen eskutik. 

Estellerrian, Elkea proiektu agroekologikoa ezagutuko dugu, Bakedaon. Bere lursail zoragarria bisitatuko dugu, non garagarra, lupulua, fruta-arbolak eta lekaleak landatzen baitituzte, proiektuaren filosofia eta ekoizpenaren oinarri. Bere mikrogaragardotegia ezagutuko dugu bertatik bertara. Bukatzeko, gazta eta artisau-garagardoa uztartuko ditugu, lurralde berean sortuak biak, zinez esperientzia esklusiboa. 

Ovejas en Urbasa

Badago beste proiektu interesgarri bat ere artzaintza-tradizioari oso lotua: Aldaia. Gaztaren elaborazioa eta artaldearen gobernatzea ogibidea ulertzeko modu bere baten zati dira. Gaztandegia zein etxaldea bisitatuko ditugu eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko. Gero, Idiazabal J.D.-ko gaztak (gazta zaharra, ketuak eta naturalak) dastatuko ditugu, ardi-txorizoarekin batera. 

Bukatzeko, Eraulera joko dugu, Lazkuako begiratokira. Kareharrizko hormatzar baten gaineko balkoi natural bat da, eta inguruaren bista zoragarriak daude handik. Plan gastronomikoaren osagarri, artisau-pizzeria batera joango gara. Erabiltzen dituen osagai ekologikoek eta egur-labeak ematen duen zapore bereziak limurtu egingo gaituzte.

Erronkaribar: gazta nortasun duen ibar bat

Erronkaribar eta gazta sinonimoak dira, eta ez nolanahiko gazta! Erronkari gaztak jaso zuen Espainian gazten lehen Jatorri Deitura, 1981ean. Zapore bizikoa, min samarra, testura sendoa du, mendialdearen izaeraren adierazgarri, Nafarroako gastronomiaren ikur nagusietako bat izatera iritsi delarik. Paisaia berdez inguratutako herrien artean, ibarreko gaztandegiek artzaintzaren lana eta elaborazio tradizionala ezagutaraziko digute bertatik bertara. 

Marengo eta Ekia gaztandegiek Erronkari gaztaren atzean ezkutatzen den unibertso liluragarrira sartzera gonbidatzen gaituzte. Produktu autentikoa da, tokikoa eta 0 kilometrokoa, latxa ardi autoktonoaren esnearekin egina. Neguaren gogortasunak, paisaiak eta klimak nola baldintzatzen duten ekoizleen lana eta pieza bakoitzaren izaera paregabea ikusiko dugu. Izan ere, Erronkaribarren gazta ez da produktu soila, nortasuna da. 

Ez dugu aukera galduko ibar magiko horretako sekretuak ezagutzeko. Goi-mendiko bidezidorrak zein egur eta harrizko herriak zeharkatuko ditugu, bertakoen abegikortasuna babes. Bestelako plan baten bila bazabiltza Nafarroako Pirinioetan, gaztak bere historia propioa kontatzen du hemen.

rebaño de ovejas con pastora y al fondo los Pirineos nevados

Baztan: bordak, basoak eta gazta arimadunak

Ibar batzuek tradizio biziarekin konektatzen dute berez bidaiaria. Nafarroan, Baztan de ibar hori. Han, gaztandegiak baso eta baserrien artean ezkutatzen dira, eta, bisitatzen ditugunean, beren etxeko ateak zabaltzen dizkigutela sentitzen dugu. Beren bizimodua eta nafar gastronomiaren altxor handi bat partekatuko dituzte gurekin. 

Kortariko Bordak eta Autxitxiak eskaintzen dituzten esperientziek, Elizondon, beren artisau-lana ezagutaraziko digute bertatik bertara, presa eta formalismorik gabe. Patxadazko jeztea ikusi, ontze-ganberan sartu eta Idiazabal gazta ospetsuaz mintzatzean ekoizleek erakusten duten pasioaz kutsatuko gara. 
Bisita amaitzeko, gazta desberdinak dastatuko ditugu. Helburua bakoitzaren zaporea, testura eta ontzea antzematea da. 

Gazta bere testuinguruaren barruan ulertzen lagunduko digute bisitek Baztanen: paisaia, klima eta elaborazio bakoitzaren atzean dagoen eguneroko lana.

Nafarroako gaztandegiak: deskubri itzazu gazta-esperientziak Erronkaribar, Baztan edo Araitzen, bisitak, artzaintza eta Idiazabal gaztaren dastatzeak gozagarri.

concurso perros pastor en Amaiur

Tag-en hodeia: