2022.05.30
5 BIDEXKA URAREN ERTZEAN
Beroa eta eguzkia iristean, ez dago gauza hoberik ibai, urtegi eta iturburuen ertzean mendi-ibiliak egitea baino.
Irakurri gehiago
2022.10.04
Intriga eta izua maite baduzu, Nafarroako ideiarik onenak dituzu hemen, zure bisitari emozioa eta originaltasuna gehitzeko.
BlogZure hotelean hilketa bat argitzea, Sendavivan beldurrezko parkeaz gozatzea, Baztango trilogiaren misterioak ezagutzea, escape room-etan parte hartzea...
Gehiago irakurtzen ez baduzu, madarikazio bat izanen da zure gain: izugarrizko planak galduko dituzu!
2022ko irailaren 24tik azaroaren 13ra arte, Sendaviva aisialdi eta dibertsiorako parkeak esperientzia ikaragarriak eskaintzen dizkizu: odol freskoaren egarri den chef torturatzaile bat, labirinto ilun ihesezin bat, horrorcall bat, Jack aitonaren sotoa eta aspaldi-aspalditik saguzar zopa gozoak egosten dituen Josefina sorgina.
Sendavivako Halloween 2022ri buruzko informazio gehiago.
“Zugarramurdi” hitza ezagutzen al duzu? Entzun duzu eta ahoskatzen saiatu zara noizbait, ezta? Bada, hitz hori Baztan ibarraren iparraldean dagoen herri polit baten izena da, eta agertzen da, orobat, hango leize ospetsuen izenean. Bertan herriko pertsonak biltzen ziren akelarreak ospatzera. Logroñon, XVI. mendean, Inkisizioak Zugarramurdiko zenbait emakume hil zituen sorginkeria akusaziopean. Gertaera hori gogora ekartzen da Zugarramurdiko Sorginen museoan.
Aisialdi modu berri bat da, Ingalaterrako Murder Mystery Dinner tradizionaletan oinarritua eta interpretazio osagai bat gehitua. Jokalariek enigma desafiatzaileak argitu behar dituzte.
Ezagutzen al dituzu Dolores Redondo eta haren Baztango trilogia ospetsua? Elizondo herrian gertatzen da istorioa, eta idazleak berak lagundu du ibilbidea diseinatzen. Amaia Salazarrek bisitatutako txoko bakoitza ezagutuko duzu, eta Donostiako idazlearen eleberrietan oinarritutako film arrakastatsuen kokalekuak erakutsiko dizkizute.
Eta bisita bereziak gustatzen bazaizkizu:
Oraindik ez duzu probatu escape room bat? Joko dibertigarri hau etxebizitza edo lokal estali batean egiten da, eta helburua da toki horretatik ihes egitea. Bilatu arrastoak, zorroztu adimena eta zentzumenak... eta arreta jarri seinale guztiei! Ikusiko duzu talde-lana dela modurik hoberena beti arazoak konpontzeko.
Hona hemen zenbait proposamen, erakargarriena hauta dezazun:
Beste aukera bat dira street and nature escape-ak; escape room bereziak dira, naturaguneetan edo herri bateko kaleetan eginak. Probatu esperientzia dibertigarri hau, bereziki familiartean edo talde txikitan etortzen bazara.
Arrats apalean izaki misteriotsu eta izugarriak ateratzen dira beren ezkutalekuetatik; beldurra ez izateko, altxa begiak zerurantz kontsolamendu bila eta, hodeirik ez badago, izarrak ikusiko dituzu!
Ezagutzen dituzu konstelazio ezagunenak, ezta? Hartz Handia, Hartz Txikia, Kasiopea eta abar dira. Baina inoiz begiratu al diezu potentzia handiko teleskopio batetik? Ba aukera hori izanen duzu gaueko jarduera gidatu honetan. Mota horretako teleskopioei esker, kraterrak, ilargiko mendiak eta eguzki-sistemako beste formazio bikain batzuk ikusiko dituzu.
Bazenekien Nafarroan ere baditugula Halloweeneko mozorroetako pertsonaia tipikoetako batzuk, hala nola sorginak eta banpiroak? Bada, halaxe da... fikzioan bederen!
Tú no eres especial telesail espainiar bat da, irailean estreinatua eta Leitzan zein Lekunberrin filmatu dena, herri zinez ikusgarriak bi-biak. Amaia protagonista Bartzelona utzi eta amaren herrira joan da bizitzera. Herria toki lasaia da, ez da inoiz ezer gertatzen, harik eta amatxiren iragana ezagutzen hasten den arte, zeina, antza denez, herriko sorgin bakarra izan baitzen…
Vampire Academy telesaila ekoizpen iparramerikar handi bat da, eta Nafarroako zenbait agertoki aukeratu ditu naturaz gaindiko izaki horiei buruzko istorioa girotzeko. Telesailaren agertokiak ezagutu nahi badituzu, lehenik, Erriberriko Errege-erreginen jauregira joan beharko duzu, han bizi baita banpiroen elitea; gero, San Frantzisko komentuaren inguruetara, gerlarien akademiaren egoitza ezagutzera; eta, azkenik, Nafarroako beste edozein eszenatoki interesgarritara, hala nola Iratxeko monasteriora edo Vianako San Pedro elizara.
Telesail horietako eszenatokiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri artikulu hau: egonaldi zinez ederra opa dizugu!
Hauek dira Nafarroan zain dituzun jarduera enigmatikoenetako batzuk. Garai aproposa da jarduera horiek egiteko, orain eguzki-orduak murriztu, tenperatura jaitsi eta gure zentzumenak zorrozten direlako.
Ez pentsatu gehiago, eta Halloweenen etorri Nafarroara izugarri ongi pasatzera!
ikusienak
2022.05.30
Beroa eta eguzkia iristean, ez dago gauza hoberik ibai, urtegi eta iturburuen ertzean mendi-ibiliak egitea baino.
Irakurri gehiago
2023.02.21
Ba al zenekien Nafarroan basamortu bat dagoela telesail, film eta publizitate-iragarkietarako agertoki famatua dena? Errege Bardea da, forma magikoz beteriko tokia, beste planeta batean zaudela sentiaraziko dizuna. Isiltasuna baino ez dagoen txokoak...
Irakurri gehiago
2022.03.22
Sagardotegira joatea da gastronomia eta adiskidetasuna hobekien bateratzen dituen jardueretako bat. Txotx! entzutearekin, mahaitik edalontzia hartu eta sagardotegiko nagusiak irekitako kupelera hurbildu, tradizioari jarraituz. Sagardo bikainak...
Irakurri gehiago