2026.03.24

Ardoaren iturria: nafar sekretu handi bat

Aiegin, Iratxeko monasterioaren begiradapean, Donejakue bidean beste inon ez dagoen mugarri bat dago: ardo-iturri bat Erdi Aroko erromesentzako abegikortasun-keinu horrek bere horretan dirau gaur egun, balio berezia ematen diolarik, aldi berean, Nafarroako zaharrenetako bat den Irache upategiaren historiari. Unibertso txiki bat da, beraz, Iratxeko multzoa, non ardoak, harriak eta Donejakue bideak bisitaria besarkatzen baitute, beren taupadak batzen direlarik.

Blog

Ba al zenekien Bodegas Irache upategiak ardo-iturri bat duela? Donejakue bidean, Lizarratik Los Arcosera doan etapan, Aiegirantz hurbiltzen ari garela, iturri bat ikusiko dugu upategitik kanpo. Eta likido gorria dario.... beste munduko zerbait izango ez balitz bezala! Zinez asmakizun zoragarria, Donejakue bidean beste inon ez dagoena, nafar enoturismoaren esperientzia ahaztezinetako bat. 

Goiz oro, Irache upategiko 100 litro ardo beltz gaztez betetzen da iturri miragarria. Horrela, “Bide on” opa diete erromesei. Urtean, 200.000 pertsonaren egarria asetzen dute, duela hamar mende Iratxeko monasterioko antzinako ospitalean egiten zen bezala. 

Hori gutxi balitz, iturri ondoko webcam batek iturrian gelditzen diren bidaiariak, mundu-erdikoak, grabatzen ditu zuzenean, eguneko 24 orduetan. Batzuk isil-isilka iristen dira, beste batzuk barre-algaraka, baina den-denek topa egiten bukatzen dute, jada donejakue-erritu bat izatera iritsi den keinu batean. 

vista aérea del monasterio de Iratxe

Irache: historia arnasten duen upategia

Iratxeko monasterioa besarkatzen duten horma zaharren barruan, aireak mahats- eta haritz-usaina duelarik, Irache upategia dago, 1891n sortua ofizialki. Donejakue bideari eta monasterioan bizi ziren monje beneditarrei lotua hasiera-hasieratik, Nafarroako upategi zahar eta enblematikoenetako bat da. 

Denborarekin, gainera, Nafarroako erreferente bat izatera iritsi zen: bere ardoak Nafarroako errege-familiaren otorduetan zerbitzatzen ziren, eta Frantzia eta Portugalera esportatzen ziren. Gaur egun, Ardoaren Museoa ere hartzen du, garrantzi handikoa. Izan ere, 400 pieza historiko baino gehiago biltzen ditu, ardogintzak Estellerrian izandako bilakaera kontatzen duelarik bakoitzak. 

90eko hamarkadan, kriantza-nabe zoragarria altxatu zuten, “Ardoaren katedrala” deiturikoa: monasterioa inspirazio hartuta, zutabeek eta arkuek moldeatzen dute espazioa, non ehunka upel pausaturik dauden isiltasun ia liturgiko batean.

Ondare oparoa ez ezik, lorpen ikaragarri bat ere badu: lehen nafar upategia izan zen Pagoko Ardoa kategoria itzaltsua lortzen, Pago Prado de Irache, zehazki, 2008an. Espainiako ardogintzaren izendapen zorrotzena da, ohiz kanpoko mahastiei baino ez erreserbatzen zaiena, ezaugarri hauen frogagarri: izaera handi-handiko lurzorua, ardura zorrotz-zorrotzeko kalitatea eta lan intimo eta arduratsu baten fruitu diren urtaldiak. 

nave con barricas y arcos de ladrillo

Zaporeak eta tradizioa esperientzia enoturistiko ahaztezin batean e

Bodegas Irache upategiko ardo kutunen artean, Fuente de Irache nabarmentzen da, iturrian duela hamarkada batzuetako emozio berdinarekin gelditzen jarraitzen duten erromesei omenaldia egiteko sortua. Tempranillo eta merlot mahatsekin egin eta haritz frantziar eta amerikarrean ontzen da. 

Denbora baduzu, ez galdu esperientzia enoturístiko osoa egiteko aukera. Lurretik sortzen den hura partekatzeko plazera eskaintzen du bisitak, ardoa anfitrioi nagusia delarik.

Hartara, adituen eskutik, ardoa ekoizteko prozesuaren fase guztiak ezagutuko dituzu, hasi mahatsa aukeratzen denetik, buka upelean doitzen denean, Donejakue bidean errotutako sekretuak bazter utzi gabe. Upelen nabe ikusgarria ere bisitatuko duzu, baita Ardoaren Museoa eta, jakina, upategiko ikur ikonikoena ere: ardoaren iturria. Unerik kutunena dastatze gidatua izango da, nafar gastronomiaren produktuak ere probatuko ditugularik: gaztak, hestekiak eta inguruko ogia, amaiera perfektua.

fuente del vino

Hartu beharreko desbideratzea: Metautengo Boilurraren Museoa

Mahastiak eta gezi horiak bidaide aurrera egiten jarraitu aurretik, eskapada gourmet bat egitea proposatuko dizugu: Boilurraren Museoa, Metautenen. Lurrazpiko harribitxi horri eskainitako bakarra da Espainian, Lokiz mendian

Ikus-entzunezkoak, beira-arasak eta zentzumen-esperientziak lagun, nafar boilurraren kulturan murgilduko zaitu bete-betean erakusketa batek. Horrez gain, sasoia bada, osagai freskoa erosi, eta platerak ia errituzko esperientzia bilakatu ahalko dituzu. 

Eta eskapada biribildu nahi baduzu, bizi ezazu Boilur Esperientzia. Bisita gidatu bat da, eta propio entrenatutako zakurrek nola bilatzen duten boilurra erakutsiko dizu. Dastatu ere dastatuko duzu. Presta zaitez, beraz, hatzak miazkatzeko. Zeren zain zaude?

Bisita ezazu Iratxeko ardoaren iturria Donejakue bidean, ibili monasterioan, gozatu enoturismoaz eta deskubritu Boilurraren Museoa Nafarroan.

cinco jovénes en el interior del museo de la trufa

Tag-en hodeia: