2025.10.28

Urbasa-Andia Parke Naturala: gida oso bat oinez esploratzeko

Iruñetik ordubetera autoz, natura-gune hori ezin hobea da zaratatik deskonektatu eta, aldiz, naturarekin birkonektatzeko. Han ez dago ez artifiziorik, ez bide masifikaturik. Kareharria, sorginduta diruditen basoak, begiratoki txundigarriak eta ibai urdin turkesa bat, hain turkesa ezen aho bete hortz utziko baitzaitu, ez duzu besterik aurkituko. Itxura ona, ez?

Blog

Deskubritu Urbasa-Andia: paisaia paregabea Nafarroan

Indiana Jonesen kapela jarri eta abenturari ekiten diozula amets egin baduzu inoiz, ez duzu Urbasa-Andia Parke Naturala baino hobeagorik topatuko, horretarako propio egina dela baitirudi. Lurralde basatia, jatorra, non bidezidorrak pagadien artean desagertu eta urak lurraren erraietatik biziki sortzen baitira.

Goi-lautada karstikoak eta pagadi amaigabeak: parkearen esentzia

Urbasa-Andia mendia karstikoa da, hots, urek leizeak, dolinak eta osinak zizelkatu dituzte milioika urtean. 

Toki bikaina da pagadietan baso-bainu goxo bat hartzeko. Haien gerizpean ibiltzea mundu berde klorofila amaiezin batean sartzea bezala da.  Udaberrian, hostoen artetik pasatzen den argiak baretasunez betetzen du dena. Udan, haien freskura sentituko duzu babesleku hartzen badituzu. Eta, udazkenean, hostoek kolore hori, okre eta gorrixkak hartu, eta erortzen hasten dira, pixkanaka erori ere, orbelak kolore epeleko alfonbra dirudielarik. 

Bosque otoñal de Urbasa

Bideak oinez: nolako abentura, halako bidexka

Senderismoa egiteko bide ugari ditu parkeak, gustu guztiak asetzeko modukoak: ibilaldi errazak berotzen hasteko zein maila handikoak zure erresistentzia probatzeko. Eta film batetik aterata diruditen paisaiak bidaide beti. 
Honatx gure proposamena: bota onak jantzi, eta ekin bertako toki ospetsuenetako batzuk deskubritzeari: Urederraren iturburua, Ubabako begiratokia (Pilatosen balkoia) edo Baso sorgindua

Familia en el balcón de Ubaba o Pilatos en el Parque Natural de Urbasa-Andia

Urederraren iturburua: urdin turkesa, ez galtzekoa

Esan liteke Urederra errekaren iturburua parke natural honetako Grial Santua dela. Irudikatu putzu urdin turkesak, basoaren erdian jauzten diren turrustak eta altxor baten bila ibiliko bazina bezala errekaren ibilguari jarraitzen dion bide bat. 

Bidea (6 kilometro inguru joan eta etorri) Bakedaon hasten da. Sartu ahal izateko, dena den, erreserbatu egin behar da. Eta kontuan hartu bainatzea debeku dela, bertako ur eder-ederrak horretarako gonbite badira ere. 

Aholku bat: jo Ubabako balkoira (Pilatosena ere esaten zaio) iturburua bisitatu aurretik edo ondoren. Horretarako, hartu mendateraino daraman errepidea, Zudairitik igarota (kartel bat dago errepidean lekua adierazteko). 

Poza de aguas turquesas del río Urederra

Ubabako edo Pilatosen balkoia eta Baso sorgindua: zoratzeko bistak eta magia nonahi

Ubabako edo Pilatosen balkoia: adrenalina bor-bor. 330 metrotik gorako erorketa askea eta Ameskoen gaineko bista paregabeak, azkengabeak diruditenak. Bikaina argazki-kamera atera eta pertsona abenturazalea zarela sare sozialetan harro-harro erakusteko.

Eta ustekabeko baten bila bazabiltza: murgil zaitez Baso sorginduan. Goroldio eta likenek kareharria estali, eta itxura bitxiak eman dizkiote, bitxi-bitxiak. Figura horien artean zabiltzalarik, ematen du Basajaun edozein unetan ager daitekeela, edo mapa sekretu bat topa dezakezula, abenturazko filmetan bezala. 

Senderistas en el bosque encantado de Urbasa

Bidezidorrak guztiontzat: paseo errazak zein erronka neurridunak

Baina dena ez da bertigoak eta ibilbide luzeak. Denbora gutxi baduzu, bidezidor errazak ere badituzu, hala nola Artzainen bidezidorra, larre zabalak zein basoa batzen dituen paseo zirkularra. 

Iraganera bidaiatuz esploratzen jarraitu nahi baduzu, ordea, Trikuharrien ibilbidea duzu. Ibilbide honek Ubabako balkoia ezagutzera eramango zaitu. Bertan, ziur zure kamerarekin ikuspegiak betikotu nahiko dituzula.

Eta, erronka handiago bat nahi baduzu, ausart zaitez mendiko gailu altuenetaraino igotzen diren bideak egiten, hala nola Mendizaleen ibilbidea. Morterutxon, ikazkinen lanari buruzko interpretazio-bidezidor bat aurkituko duzu, eta, gailurrera iristen zarenean, bista zoragarriak. 

Grupo de senderistas por Urbasa

Planifikatu bisita: funtsezko aholkuak ibiltariarentzat

Nola iritsi, aparkalekua eta garairik onena

Parkea Iruñetik 70 kilometrora inguru dago, eta Lizarratik 35era. Bakedaon, aparkaleku egokitua aurkituko dute Urederraren iturburua bisitatu nahi dutenek. 
Parke naturala bisitatzeko garairik onena?:

  • udaberria: orduantxe jaisten da erreka emaritsuen.
  • udazkena: orduantxe daude zuhaitzak ederren. 

Ekipamendua, segurtasuna eta turismo jasangarria


Bide batzuk errazak badira ere, ez itzazu gutxietsi. Oinetako onak, ura, janaria eta berokiren bat funtsezkoak dira: oso azkar alda daiteke eguraldia mendian.

Eta gogoratu espazio babestua dela. Ez atera bidezidorretatik, ez sartu putzuetan eta errespetatu fauna. Egiten duzun urrats bakoitzak paradisu hori gordetzen laguntzen du. 

Esperientzia osoago baten bila zabiltza? Tokiko enpresek interpretazio-senderismoko ibilaldi gidatuak, faunari buruzko txango tematikoak eta irteerak taldeka eskaintzen dituzte. Abentura mapaz arduratu gabe bizitzeko modu bat, bertako jendeari laguntzen diozularik. 
Hona hemen plan batzuk Urbasa-Andia mendian naturaz eta kirolaz gozatzeko: 

Ciclistas por Urbasa

Bidezidorretik harago: historia eta kultura Urbasa-Andia parkean

Artzainen ondarea eta milurteko trikuharriak

Parkeak paisaia txundigarriak baino gehiago gordetzen ditu. Historia ere arnasten da. Mendetan, artzain transhumanteen lurraldea izan ziren goi-lautada horiek. Gaur egun, ardi latxen taldeak ikus daitezke patxada ederrean bazkatzen oraindik ere, denbora igaro ez bailitz. 

Indarrak berritu behar badituzu, plan bikaina dugu zuretzat Iturgoienen, gazta eta benetako zaporeko garagardoa maite badituzu behintzat:
EKO gazta eta garagardoa Urbasa-Andia mendiaren magalean

Eta, antzinako misterioek erakartzen bazaituzte, Urbasa-Andiak makina bat sekretu arkeologiko gordetzen ditu: milurteko trikuharriak, basoan barna barreiatuak, historiaurreko zibilizazioak gogora dakartzatenak. “Tenplu galdu” txikiak dira nolabait, magia gehitzen diotenak bideari. 

Ovejas en Urbasa

Urbasa eta Andia Parke Naturalak zure esploratzaile-aldea askatzeko aukera emango dizu, zalantzarik gabe: pagadi amaiezinen artean ibiltzea, Ubabako begiratokitik so egitea, Urederra errekaren ibilguari jarraitzea edo Baso sorginduan noraezean ibiltzea. Bidezidor oro abentura da, begiratoki oro deskubrimendua eta urrats oro kontatu beharreko istorioa. 

Badakizu, beraz: jantzi botak, estutu motxila eta aktibatu zure esploratzaile-radarra. Urbasa-Andia zain duzu.

Tag-en hodeia: