Dos ciclistas cruzando un puente sobre el río Arga

Arazuri-Ororbia-Ibero. Arga ibaiaren ibiltokia

Arazuri
Iruña eta Iruñerria
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 13.86 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 56.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Iruñerriko Ibai Parkeak aukera ugari ematen ditu bide erakargarri eta errazak oinez zein bizikletaz egiteko. Iruña zeharkatzean topa ditzakegun ibiltari eta ziklista ugariak saihesteko, parkearen mendebaldeko zatian ibiliko gara, Arazuri, Ororbia eta Iberon barna, zehazki. 

Egin berria da tartea, eta Etxauriraino luzatzea aurreikusita dago. Joan-etorrikoa da, aparteko pendizik gabe, atsegina. Zorua on-ona da, hartxintxar trinkotua, gehien bat. 

Behin baino gehiagotan igaro behar da Arga ibaiaren ertz batetik bestera. Erabili beharreko zubi batzuk historia handi-handikoak dira, hala nola Arazuriko Zubiaundi, Ororbiako Erdi Aroko estilokoa (bazter utziko dugu) eta Iberoko Isterria, eta, beste batzuk, egin berriak, Ororbia eta Iberoko zaldainak eta Arazuriko zubi berria kasu. 

Edonola ere, beste edozein puntutatik ere egin ditzakezu paseo interesgarriak parkean barna. Webgunean (www.mcp.es/parque-fluvial/paseos) dituzu beste proposamen batzuk.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?