Iglesia Santa María de Arce

Auritz Artzibar eta Aezkoa

Auritz/Burguete
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 42.6 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 617.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Artzibarrek eta Aezkoak xarma berezia dute. Lehena Orreagatik hegoaldera dago. Urrobi ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, sakan eta basoz osatutako paisaia malkartsu baten artean. Aezkoa, aldiz, alfonbra zabal berdea da, eta Iratiko oihana hartzen du, inguruko izarra.

Bideak, laburra, bi ibarrak zeharkatzen ditu. Auritz du abiapuntu, iparrean, eta lehen mugarria Artziko jauregia da, Itoizko urtegiaren atzealdean, hain zuzen. Tunel argidun bat igarota, beherantz joko dugu, bizkor-bizkor, eta, ondoren, aldapa luze bat dator, Iñarbeko arroilan zehar, Orotz-Betelu eta Olaldea zeharkatuta, Garraldaraino. Han, Zamariaingo begiratokia dago, argazki asko eta askoren xede. Beste baterako utzi beharko dugu, ordea, ezin baita errepideko bizikletaz iritsi. Ikuspegia ikusgarria da, batez ere udazkenean.

Garraldatik Auritzera itzuliko gara. Aldapa labur baina gogor bat (Lapizea) topatuko dugu bidean, azkena, askoz ere tarte erosoago batera eramango gaituena.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?