Exterior del monasterio de Iratxe

Aiegi-Iguzkitzako leizea-Aiegi. Estellerria ezkutua

Ayegui
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 7.62 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 125.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Estellerriko bazter enigmatikoenetako bat deskubrituko dugu bidean: Iguzkitzako leizea (Arrosen leizea ere esaten diote). Bideak Aiegi du abiapuntu, Lizarratik gertu, Iratxeko monasterioaren kokalekua. Bere kulturari eskainitako museoa dago han, eta indarrak berritzeko toki bat ere: ardoaren iturria. 

Leizearen behealderaino joan nahi izanez gero, hobe bizikleta informazio-panelaren ondoan utzi eta oinez jaisten bagara oinezkoentzako bidexkatik barna. 

Iguzkitzako leizeak Hirugarren Gerra Karlistan (1872-1876) gertatutako historia tragiko bat gordetzen du. Bidelapurrak eta hilketak daude tartean. Iguzkitzako Udalaren webgunean duzu informazio zehatza, nahi izanez gero. Interes handiko natura-gunea ere bada. Izan ere, bere orografia bereziari esker, mikroklima bat sortu da leizearen barruan, latitude hezeagoetako berezko espezieak haztea ahalbidetzen duena. Baina, leizea ez ezik, bide osoa da ikusgarria. Bista zoragarriak daude bide osoan, bai Jurramendirenak, bai Estellerriko bazter hau inguratzen duten beste mendienak, artadiak eta mahastiak han-hemenka agertzen direla.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?