Abside por fuera del monasterio de Fitero

Corella-Cintruénigo-Fitero. Alhamaren bide osasungarri eta kulturala

Corella
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 28.71 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 124.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Jatorrizko bidea Corellako Txirrindulari Elkarteak diseinatu zuen, Nafarroako Erriberako hiru udal horiekin batera, eta 2019an inauguratu zuten. 40 kilometro luze du. Gure proposamenak, ordea, Fiteroko bainuetxerako joan-etorriko tartea kendu du, eta 29,1 kilometrora murriztu du luzera. Bidean goazela alda dezakegu plana. Hiru herrien arteko joan-etorriko tarteak egin ditzakegu edo Alhama ibaiaren barrena bi herriak lotzen dituen tarte laburrago bat egin dezakegu, adibidez. 

Tarte batzuk asfaltozkoak eta beste batzuk hormigoizkoak dira, eta beste batzuk, pistak eta hartxintxarrezko bideak, egoera onekoak guztiak. Bi aldapa txiki daude, Cintruénigoko sarreran bata eta Fiteroko irteeran bestea, baina gainerako guztia lau-laua da. 

Bidean zehar, inguruko fauna eta florari buruzko informazio-panelak aurkituko ditugu, eta hiru udalerrien oparotasun kulturala izango dugu gozagarri beren hiriguneetan, monumentu garrantzitsuak baitituzte: Fiteroko monasterio zistertarra eta Cintruénigo zein Corellako eraikin barroko ikusgarriak, besteak beste.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?