Puente en Estella-Lizarra

Lizarra-Villatuerta-Lizarra. Egaren ertzean barna

Estella-Lizarra
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 12.6 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 31.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Joan-etorriko bidea, berritu berria. Lizarratik zein Villatuertatik egin daiteke, beraz. Ega ibaiaren ibilguari jarraitzen dio zati handi batean. Villatuertako ureztatze-lur emankorrak ikusiko ditugu bertatik bertara, gero ostatu eta jatetxeetan dastatu daitezkeen barazki freskoak ematen dituzten horiek. 

Oso egoera onean dago bidea, hormigoizko tarte eta guzti bi herrien sarreran. Bien arteko mugan dagoen pendiz txikia kenduta, Ega ibaia gurutzatzen duen zaldainaren ondoan, ez dago aparteko aldaparik bide osoan. Bide ezin hobea da, beraz, bi herrien artean mugitzen direnentzat. Ez da harritzekoa bizikleta aukeratzea garraiobide gisa. 

Ibaiertzeko landaredia izango dugu bidaide. Bidean barnako interpretazio-panel batzuek bere ezaugarrien berri ematen dute. Donejakue bidean eta EuroVelo 1-3 bideetan barna doa gure bidea.

 

EuroVelos
Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?