entrada del Fuerte de San Cristóbal

Ezkaba mendiaren inguruan

Artica
Iruña eta Iruñerria
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 30.3 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 997.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Mendizale, txirrindulari eta historiazale ugari ibili ohi dira Ezkaba mendian, hiriburuaren iparraldeko mugan. Zenbait batailaren agertoki urtetan zehar, azken gerra karlistan gailurrean altxatutako gotorlekua presondegia izan zen gero, non Espainiako gerra zibilaren gertakari odoltsuenetako bat jazo baitzen. 

San Kristobal deitu zioten gotorlekuari, eta horregatik deitzen diote San Kristobal ere mendiari. Bidea Artikan hasten da. Ekialderantz joko dugu, Ezkabako kanalea deiturikoan barna, Artikaraino. Ibar txiki bat zeharkatuta, labore-soro ugari lagun, Auzalor mendira iritsiko gara. Haren inguruan ibiliko gara, bide eta bidezidor-tarte txikietan barrena. 

Artikara itzultzeko, Ezkabarteko ibar bakartian barrena ibiliko gara. Ezkaba mendiaren magalak zeharkatuko ditugu bidezidor eder-ederren eskutik, pinudiak, artadiak eta karraskak lagun.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?