exterior del castillo de Marcilla

Faltzes-Azkoien-Funes-Martzilla. Bisoiaren lurraldea

Falces
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 15.5 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 7.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidea, Faltzes, Azkoien, Funes eta Martzillak sustatua, Argaren ertzean eta ureztatze-laboreko soroetan barrena doa. “Bisoiaren lurraldea” izena du espezie horren populazio-dentsitaterik handiena duelako (desagertzeko arriskuan dago mendebaldeko Europa osoan). 

Joan-etorriko bideak zein zirkularrak egin daitezke, aipatutako edozein herritatik. Faltzes-Azkoien tartea egingo dugu guk. Zirkularra izango balitz bezala da, bide desberdinetan barrena doalako, Arga ibaiaren ertz beretik beti ere; eskuineko ertza ingurunea babesteko neurri gisa saihesten dugu. Ezkerreko ertzari jarraituz gero, beraz, Sotobajoko hezegunea zeharkatuko dugu, Faltzestik kilometro batera baino gehixeagora. Balio ekologiko handikoa da, eta informazio-panel batzuek tokiaren oparotasun naturala interpretatzen laguntzen dute.

Labur esanda, bide erraza, egoera onekoa, hartxintxarrezkoa, eta lau-laua, xarmaz betetako ingurune natural bat deskubritzera gonbidatzen gaituena. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?