Portada de Santa María la Real de Sangüesa

Erresuma baten historia

Sangüesa
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 70.97 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1118.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Nafarroako ekialdeko muturrean erresumaren historiako toki ikonikoetako batzuk topatuko ditugu, hala nola Xabierko gaztelua, San Frantzisko Xabierkoa zaindariaren sorlekua, Leireko monasterioa, Galipentzu eta Zangoza. Azken hori da, hain zuzen, bide honen abiapuntua. 

Bideak Esako urtegiaren ertzetako batetik eramango gaitu (Pirinioetako itsasoa ere esaten zaio urtegiari). Handik, Leireko monasteriorako igoera hasten da. Laburra da, 3 kilometro baino ez, baina bizia, % 8ko desnibela, baina badu saria amaieran: ikuspegi zoragarriak. 
Bisitatu ondoren, Ledeara doan antzinako errepide nazionala hartuko dugu. Bidearen zati gogorrena dator orain: pendiz handiko aldapa bat errepide nazional betean, Irunberrirantz, lehen, eta, gero, behin Judasen bentara iritsita, eguneko bigarren mendatea, Oibarko gaina

Handik aurrera, tarte errazena dator: Aragoi ibaiaren ibarra. Nahi izanez gero, Galipentzura igo daiteke. Eder-ederrak dira talaia-herri horrek eskaintzen dituen bistak.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?