vista de Ochagavía

Nafarroako Mendialdea

Ochagavía
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 122.95 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1717.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Otsagabian hasten da bidea, Nafarroako Pirinioaren bihotzean, eta Pirinioaurreko arroak ezagutuko ditugu. Ez dira 120 kilometro baino gehiago, baina askotariko paisaiak ikusiko ditugu. Alde menditsuenean hasten da. Hartara, Jaurrietako, Erremendiako eta bi Abaurreetako igoerak kateatuko ditugu. Aribe igarota eta aldapa labur baten ondoren, maldan behera joango gara Artzibarren zehar, Urrobi ibaiaren ibilguari jarraiki. Itoizko urtegiaren ertzeraino iritsiko gara. 

Handik, bi igoera labur baina gogor izango ditugu, Agoitz ingurura eramango gaituztenak. Primeran ikusten da han paisaia atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioa. Irunberrirantz jarraituko dugu orduan. Handik, abiapuntura joko dugu. Mendate txiki bat topatuko dugu bidean: Isu. Gelditzeko toki egokia da hori. Izan ere, mendateko errepide zaharra hartu eta Arbaiungo arroilaren ikuspegi zoragarriak izango ditugu ikusgai, goi-goitik. Bukatzeko, Zaraitzu zeharkatuko dugu, errepide atsegina lagun, Otsagabiaraino. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?