Vista nocturna del castillo de Olite

Tafalla-Erriberri-Tafalla. Erdialdearen bihotza

Tafalla
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 13.42 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 30.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bideak, Erdialdeko BTT Eremuaren barruan, inguruko herri enblematikoenetako bi lotzen ditu. Hartara, Erdialdearen esentzia ezagutuko dugu bide erraz baten eskutik.

Tafallako hirigunean barna mugitzeko, bidegorria erabiliko dugu. Eskualdeko burua da Tafalla, eta ondare historiko eta kultural oparoa du. Erriberrin, aldiz, ez dago bidegorririk, baina ez dago zirkulazio handirik.

Bidearen hiriarteko tartea seinaleztatuta dago. Zorua hartxintxar trinkotuzkoa da, eta ez dago ia aldaparik. Baratzeak zeharkatuko ditugu bidean, ubideek eta erretenek ureztatuak, baina, Erriberrira hurbildu ahala, mahastiak nagusitzen dira. Zerbaitengatik da Erriberri nafar ardoaren “hiriburua” eta zerbaitengatik dago han Nafarroako Mahastizaintza eta Ardogintzaren Zentroa (EVENA). 

Erdi Aroko herriaren xarmak liluratu egingo gaitu: kale harriztatuak, gaztelu ikusgarria... bere ospe handieneko garaietara eramango gaituzte guztiek. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?