vista del pueblo de Isaba

Hartzaren bidea

Isaba
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 110.49 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1628.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Erronkaribarren eta Ansó ibarraren (Huesca) artean dagoen eremuan bizi dira hartzak Pirinioetako inguru horietan. Horregatik eman diogu izen hori bideari.
Bideak, bestetik, “Espainiako herri ederren”etako bi zeharkatzen ditu: Otsagabia eta Erronkari.

Bidea Izaban hasi, Belabartzeko mendatea igo eta Ansón amaitzen da. Erronkaribarrera itzultzeko, Matamachos mendatea igoko dugu. Kronoeskalada bat egiten da han urtero, Gardeko aldean. Garde igarota, hegorantz joko dugu. Burgira iritsi aurretik, eskuinetara joko dugu, Bidankozerantz. Han, Igariko gaina hasten da. Igoera labur eta erraza da, Erronkaribar eta Zaraitzu lotzen dituena. Bidean aurrera, ibarreko herri asko zeharkatuko ditugu, hala nola Ezkaroze eta Otsagabia, ibarreko herri populatuena. 

Egunaren azken zailtasuna dator orain: Laza. Errazena da Izabara bueltan eramango gaituen mendate hori. 

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?