Ciclista en el Barranco de Peñalén y al fondo el río

Villafranca. Arga eta Aragoi bat eginda

Villafranca
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Mtb
Distantzia 8.84 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 1.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bide zirkularra da, Villafrancako ibar-basoetan murgilduko gaituena. Oso eremu ezaguna ez bada ere Nafarroan, balio ekologiko eta paisajistiko handia du. Izan ere, ekosistema oparoa da, hainbat animalia-espezieren eta flora autoktonoaren biziraupena ziurtatzen duena, hala nola bisoi europarra, igaraba, koartza hauskara eta martin arrantzalea eta milazkak, lizarrak eta haltzak, hurrenez hurren. 

Pistak dira, zoru onekoak, eta ez dago aldaparik. Jende guztiarentzako egokia da, beraz. Lehen zatiak labore-soroak zeharkatzen ditu, Ramal de la Mina izeneko ibai-ibarreraino. Handik ikusiko dugu estreinako aldiz Aragoi ibaia. Bideak ibaiaren ertzean barna aurrera egingo du, Argak bere urak Aragoin isurtzen dituen lekura iritsi arte. Gora begiratuz gero, Peñaléngo sakana ikusiko dugu, ikusgarria, Erriberagoieneko benetako talaia. Bere oinetan egiten dute bat Argak eta Aragoik, eta beren urak Ebrora isuriko dira hiru kilometro aurrerago, Milagron.

Gero, Soto Nuevo izeneko parajea zeharkatzen du bideak. Handik, ibaiertzetik urrundu eta labore-soroetara itzuliko gara berriro, harik eta abiapuntura ailegatu arte.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?