cuatro ciclistas por la carretera y detrás un pueblo

Baztango itzulia Auritzetik

Auritz/Burguete
Baztan eta Bidasoa (Zugarramurdi), Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 125.61 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 2351.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Pirinioetako mendebaldeko muturrean, mendiak ez dira hain garaiak, baina oso egokiak dira bizikletaz ibiltzeko. Bideak Nafarroa Beheretik, Frantzia, eramango gaitu Baztanera. Izan ere, ibiliko ditugun errepideak oso lasaiak dira. 

Hasteko, Ibañetako mendatea dugu, erraz-erraza. Orreaga historikoan hasten da, Donejakue bidearen atea Nafarroan. Jaitsiera luze-luze batek Luzaideraino eramango gaitu. Mugaz beste aldean barna ibiliko gara orduan, oso luze ez bada ere. Izan ere, Izpegiko mendatetik itzuliko gara alde honetara, Baztanera. Oso ederra da mendatea, eta ez oso gogorra. 

Ibarreko errepide nagusiek zirkulazio handia dute, eta bigarren mailakoetan barrena ibiliko gara. Hala, herri eder-ederrak ezagutuko ditugu, hala nola Arizkun, Elizondo eta Irurita. Artesiagako mendatearen txanda da orain, eguneko gogorrena. Igo ondoren, jaitsierak Zubiriraino eramango gaitu, eta, handik, Auritzerantz joko dugu. Beste bi mendate topatuko ditugu bidean, motzak eta pendiz gutxikoak: Erro eta Mezkiritz.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?