dos ciclistas sentados en una mesa en la Selva de Irati

Agoitz-Otsagabia-3.-etapa

Aoiz
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal), Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Gravel
Distantzia 96.25 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 1691.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Bide honetako etapa nagusiaren zati handi bat EuroVelo3an barna doa. Hartxintxarrezko bideak eta bigarren mailako errepideak dira, eta paisaia gero eta menditsuagoa da iparrerantz jo ahala. 

Nagoretik hurbil, Itoizko urtegia inguratu eta Artziko jauregiraino iritsiko gara. Handik, egunaren lehen tarte gogorra hasten da. Izan ere, Artzibarren albo batetik joango gara, eta desnibel handia nabarituko dugu. NA-1720 errepidean barna joanez gero, txikiagoa izango da desnibel metatua. Oso zirkulazio gutxi du, gainera.

35. kilometroan, larreak zabaltzen hasten dira. Herri batzuk topatuko ditugu han-hemenka, hala nola Auritz eta Orreaga, oso xarmagarriak, Donejakue bidearen eragina jaso dutenak. 

Orreagatik atera eta berehala, EuroVelo 3 bazter utzi gabe, tarte gogor bat topatuko dugu, Pirinio betean. Orbaizetako arma-olak, 50. kilometroan, Irati oso hurbil dagoela iragartzen digu. Hormigoizko pista bat igota, Iratiko oihanera iritsiko gara, hau da, Europako pagadi-izeidi zabal eta hobekien gordeenetako batera. Irabiako urtegia inguratuko dugu orduan. Bukatzeko, Taplako lepora igo eta helmugara jaitsiko gara, asfalto gainean: Otsagabia.

 

EuroVelos
Powered by Wikiloc