Exterior de la iglesia de Santa María de Eunate

Frantziar-aragoiar Bidea: Elo-Gares

Monreal
Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea, Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 31.52 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 464.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Elon barna karrikaz karrika ibili eta gero, Elortz ibaira jaisten den pista batetik ateratzen da ibilbidea herritik. Iharnotzetik abiatuta eta lehengo erromesen bideari segituz, Otanora ailegatuko zara, mendilerroaren orografia aldakorrari ahal duen bezala egokitzen zaion bidexka batetik.

Ibilbideak Ezperunen barna jarraitzen du, gaur egun erabiltzen ez den errepide baten ondoan; herri horretan ez da inor bizi orain. Segitu Gerendianera ailegatu arte. Herri oso zaindua da eta geranioekin apaindutako etxe monumentalak ditu, baita Donejakue bideari erreferentzia egiten dion dekorazio asko ere. Niri hala gertatu zitzaidan, eta aitortu behar dut esfortzua saritutzat jo nuela Tiebasera eta hango gazteluko aurrietara (XIII. mendea) ailegatuta. Herria zeharkatutakoan, hartu AP-15 autobidearen paralelo doan bidea. Loturetako batean aurkituko dituzun lur azpiko bi pasabideetan barna gurutzatu duzu autopista.

Jo Muru Artederretara eta, herri txiki horretara ailegatu baino lehen, Olkotzera eramaten duen tokiko errepideari jarraitu.

Bideak inguratu egiten du Olkotz herria, eta, jaitsi ahala, Izarbeibarko ikuspegi zoragarria erakusten digu. Bost kilometrora, Eneritz aurkituko dugu, leku ederra indarrak berritzeko. Eneritzen, Donejakue bideak duen harribitxietako bat aurkituko duzu: Eunateko Santa Maria ermita erromanikoa, jatorri argirik ez duen XII. mendeko eliza bitxi eta misteriotsua.

Ibilbideko azken zatiak Obanoseraino eramango gaitu; Bideak eta San Gillen eta Santa Feliziaren kondairak markatutako herria da. Handik, Gareseraino eramaten duen bidea hartu; han aurkituko duzu XI. mendeko zubi bat.

Powered by Wikiloc