Frantziako Donejakue Bidea: Gares-Lizarra
Puente la Reina
Garesen, Gurutzearen kalean hasten da ibilbidea. Eliza eta sanjuandarren komentua lotzen dituen arkuaren azpitik pasatu, eta gurutzatu errepidea, Kale Nagusi luze eta dotorera sartzeko. Zubiurrutiatik aterako gara Garesetik. Auzo horretan, Espiritu Santuaren Komendadoreen komentua dugu. Jarraitu kilometro pare batez, Arga ibaiari jarraituz, eta ekin iezaiozu gogoz A-12 Bideko Autobiaren ondoan bukatzen den maldari. Handik, Mañeru herria ikusi ahal izango duzu.
Mañeruko irteeran, mendi baten gainean eraikitako Erdi Aroko burgu bat ikusiko duzu. Zirauki da.
Ziraukitik atera eta milurteko harrien alfonbra batekin egingo duzu topo. Diotenez, Asturicara (oraingo Astorga) zihoan galtzadaren zati bat da. Bideak Salado ibaiaren ur-bazter aldera jotzen du, eta Allozko kanalaren biaduktuaren (1939) azpitik pasatutakoan iritsiko gara hara. Salado ibaiaren ur-bazterra utziko dugu, ojiba-arkuak dituen Erdi Aroko zubitik zeharkatuta, eta Lorkarainoko kilometro gogorrari ekingo diogu.
Kale horretatik jarraitu herriaren bukaerara ailegatu arte, eta hartu Villatuertara doan errepidetik hurbil dagoen bidea. Azken kilometroak etengabeko goiti eta beheitiak dira, Arga ibaia zeharkatzen duen zubira ailegatu arte. Gurutzatu eta berehala, bideak Lizarra (kultura-intereseko ondasun izendatua) monumentalaren jatorrira eramango zaitu, hots, Larrugileen kalera. Hantxe dago Hilobi Santua eliza.