Frantziako Donejakue Bidea: Orreaga-Zubiri
Orreaga/Roncesvalles
Lehen kilometroetan, errepidearen (N-135) paraleloa den bide batetik doa eta “Sorginaritzaga” basoa igarotzen du.
Auritz da bidean topatuko dugun lehen herria. Herri eder hori Interes Kulturaleko Ondasuna izendatua da eta bi edo lau isurbideko teilatu puntadun etxetzarrek osatzen dute. Bideak San Nikolas karrikan barna gurutzatzen du herrigunea, errepide nagusianzehar.
San Nikolas eliza igarotakoan, bideari segitu eta Urrobi erreka gurutzatuko dugu egurrezko zubi batetik. Pasaiak arrituta utziko zaitu bere belardi handiekin, basotxoekin eta errekastoekin; azken horiek harrizko pasaguneetatik gurutzatu beharko dituzu.
Aprobetxatu atzera begiratzeko eta Pirinioetako ikuspegi ikaragarriez gozatzeko. Zenbait kilometroz ibili eta malda bat edo beste igaro eta gero, Aurizberriko teilatu gorri eta inklinatuak begiztatuko dituzu.
Zailtasunak oraintxe hasiko dira. Pirinioak atzean utzi ahala, maldak eta pendoitzak hasten dira. Mezkirizko gaina (920 metro) da horietako lehena.
Sartu baso-ingurura eta utzi alde batera Mendateko benta; garai batean, ostatua izan zen, baina, gaur egun, hondakinak bakarrik geldi-tzen dira. Zorionez, hemendik aurrera zati guztia maldan behera da, baina kontuz ibili behar da harri solteekin.
Bidearen bukaeran, Zubiriko zubi ospetsua izango duzu zain. “Errabiaren zubia” deitzen zitzaion, uste baitzuten azpitik pasatzen ziren animaliei errabia sendatzen zitzaiela.