Zangoza-Agoitz (2. etapa)
Sangüesa
Pirinioaurrean barrena ibiliko gara oraingoan. Trantsizio-eremua da, hegoalde lehorraren eta ipar heze eta berdearen artean. Zangoza da abiapuntua, historia oparokoa, bai muga-herria izateagatik, Aragoiko erresumarekin, bai Donejakue Bidea handik igarotzen delako, Canfrancetik datorren adarra, zehazki.
Hasteko, joan-etorri bat egingo dugu Xabierko gaztelura. Zinez eraikin sendoa da, Nafarroako zaindariaren jaiolekua. Zangoza ondora itzulita, Ledeara joko dugu. Han, antzinako Irati trenaren bideari jarraituko diogu. Iratiko Bide Berdea da egun, eta Nafarroako toki ikusgarrienetako batera eramango gaitu: Irunberriko arroila.
Hurrengo herria Irunberri da, hain zehazki. XIX. mendeko gerra krudelen lukuko izan zen herria, hala nola Frantziako inbasioarena eta, ondoren, gerra karlistena. Ikusgai daude aztarna batzuk oraindik, hala nola igaro berri dugun arroilaren sarreran dagoen zubia, eraitsita, Ledeatik etorrita.
Bidearen azken zatian, bide berdea zein aldameneko errepidea erabili beharko ditugu, aldizka. Lehengoratu eta moldatzeko lanak amaitu arte itxaron beharko da bidaia, ia osorik, bide berdetik egin ahal izateko.