50 kilometro

EBROKO BIDEA Cortestik Castejonera

Ibilbide historiko honek Mediterraneoko portuetatik zetozen ibiltariak jasotzen zituen; izan ere, Logroñon sartzen ziren Frantses Bidean, Ebro ibaiaren bideari jarraituz. Adarra Cortestik sartzen da Nafarroan, diagonalean zeharkatzen du Foru Komunitatearen hegoaldea, eta Castejonen ateratzen da.

Ibilbidea kontrastez beteta dago, eta ibar-baso, baratze eta basamortuko paisaia artean egiten du aurrera. Ibilbideak zeharkatzen dituen herrietako arkitekturak ongi adierazten du historian zehar musulmanen, kristauen eta juduen artean izandako bizikidetza.

Hona hemen Donejakue Bideak Nafarroatik igarotzean tarte honetan dituen bisitatu beharreko lekuak.

  • Cortes

    Nafarroako herririk hegoaldekoena da, eta Aragoirekiko muga izateak eragin du herriaren historian. Horren adierazgarri da XII. mendeko gaztelua; sekulakoa da, eta ikusi beharrekoa. Egun duen itxura zenbait eraberritze lanen ondorioa da, eta gehiago ematen du jauretxe bat gaztelu militar bat baino. Barrualdean, zenbait garaitako pintura bilduma interesgarri bat aurkituko duzu baita Gorte Gurutzeko Goi aztarnategiaren erakusketa iraunkorra ere. Eta gazteluko baratze zaharrean, parke bat dago ahateak, zisneak eta antzarak dituena, bai eta tamaina naturaleko xake joko bitxi bat ere.

    Cortesi buruzko informazio gehiago
  • Tutera

    Nafarroako bideetan gure lurraldean bizi izan ziren kulturen arragoa ongien ordezkatzen duen hiri bat hautatu beharko balitz, ziur aski Tutera izanen litzateke hiri hori.

    Iruñearen ondoren, bigarren hiri garrantzitsua da gure komunitatean, eta islamdar jatorriko hiri garrantzitsuenetako bat Europan. Judutegi bat dauka, bai eta lekukotasun kristau garrantzitsuak ere, hala nola Andre Mariaren katedrala, garai erromanikokoa, eta ezinbestean bisitatu beharrekoa.


    Ezinbestekoak dira, halaber, Ebro ibaiaren gaineko zubia, 360 metrokoa, eta 17 ojiba arku bikain dituena, eta Foruen plaza, tuterarren erdigune soziala.

    Azken gomendioa: ez joan Tuteratik bertako barazki gozo-gozoak jan gabe. Beste maila batekoak dira!

    Tuterari buruzko informazio gehiago
  • Errege Bardeako Parke Naturala

    Donejakue Bidetik 14 kilometrora, Tuteratik abiatuta.

    Paisaia erdibasamortutarra da. Penintsularen iparraldean ez dago horrelako besterik, eta bertaratzeko aholkua baino ezin dizugu eman.

    Ingurune basatia eta liluragarria da, Biosferaren Erreserba izendatuta dago, eta, itxura ezatseginaren azpian, altxor natural handiak ezkutatzen ditu.

    Parke natural bikain honen edertasun elkorraz gozatu, bertako magia eta magnetismoa zure irudimenaz jabetuko baitira.

    Argibide gehiago Errege Bardeari buruz
  • Tulebrasko monasterioa

    Donejakue Bidetik 13 kilometrora, Tuteratik abiatuta.
    Honako hau ere Penintsulako lehendabizikoa da. Oraingo honetan, emakumeentzat eraikitako lehen monasterio zistertarra da, eta gaur egun ere mojak bizi dira bertan.

    Zistertarren berezko soiltasunaren adibide nahastezina da, bildutasuna zabaltzen baitu bere bazter guzti-guztietan. Klaustroko gurutze-gangen azpitik ibiltzeak eta bertako Arte Sakratuko Museoa bisitatzeak baretasun sentipen atsegina helaraziko dizute.

Planes en el Camino del Ebro

¿Quieres saber más sobre el Camino de Santiago en Navarra?

Consulta aquí

Y además ...

Descubre las maravillas que hay muy cerca de este Camino