Nafarroan, turismoa kalitatezko enpleguaren, ondarearen babesaren eta paisaia babestuen sinonimoa da.
Baita kultura biziarena eta guztiontzako azpiegitura hobeena ere.
Nafarroan, turismo abegikorra, arduratsua eta jasangarria oso garrantzitsua da.
Helmuga
“Joaten garen tokia da, baina, batez ere, zaindu behar dugun kultura”
María.
Landetxe bat kudeatzen du.
Ollogoyen.
Turismoak, errespetuzkoa bada, lurraldea eraberritzen laguntzen du eta gure aztarna positiboa izan dadin ziurtatzen du, hartara tokiko memoria eta kultura bizirik mantenduz etorkizuneko
belaunaldientzat.
Erreserbatzea
“Ez da data bat ixtea, hiri batera irekitzea da”
Esther.
Hotel bat kudeatzen du.
Iruñea.
Kongresuetako eta osasuneko turismoak bultzada erabakigarria ematen dio hiriari, bertako ekonomia indartuz eta hiriaren izaera abegitsu eta berritzailea mundura zabalduz.
Biadaiatzea
“Ihes egitea baino, norbera aurkitzea”
Jorge.
Turismo elkarte baten kidea.
Esteribar.
Donejakue Bidea eta ibildide zikloturistak egitean, bisitariek bide horiek bizirik mantentzen laguntzen dute, eta bertan bizi direnei ere laguntzen diete, tokiko bizitza eta ibarreko ondarea indartuz.
Oroigarria
“Ez da eramaten duzuna, uzten diguzun guztia baizik”
Susana.
Landetxe bat kudeatzen du.
Uztarroz.
Turismoak ekintzailetza ahalbidetzen du, despopulazioaren aurkako borroka bultzatzen du eta herriak bizirik mantentzen laguntzen du.
Gastronomia
“Lurralde batean zehar bidaiatzea bere zaporearen bidez”
Andrea.
Olio enpresa.
La Ribera/ Erriberra.
Esperientzia bakoitzarekin erakusten dute olio botila bakoitzaren atzean paisaia, enplegua, eta
kultura daudela; eta turismoak aberastasun kolektibo hori bizirik mantentzen laguntzen duela.
Irisgarritasuna
“Oztopoak kentzea esperientziak zabaltzeko"
María José.
Irisgarritasunaren defendatzailea.
Iruñea.
Bere ustez, benetan inklusiboa eta denontzako aberasgarria den turismoa da mugarik gabe kaleetatik ibiltzeko, historia sentitzeko eta hiria bizitzeko aukera ematen duena.
Esperientzia
“Denbora gelditzen ikastea”
Joaquín.
Upategi bateko zuzendaria.
Castejón.
Bisitatzen dituztenek lurraldeko ondarea, lanbideak eta mahastizaintzako eta ardogintzako funtsa bizirik mantentzen laguntzen dute.
Turista
“Gureena partekatzeko pertsona”
Francisco Javier.
Hotel txiki bat kudeatzen du.
Elizondo.
Turismoari esker, familia ustiategiek aktibo jarraitzen dute eta ingurunea sendotzen da. Bisita
bakoitzak, tradizioak bizirik mantentzen eta komunitateko bizitza aberasten laguntzen du.