Hemen eskura duzu entzumen-irisgarritasuna duten turismo-baliabideei buruzko informazio guztia. Aldaketak eta interpretazioak izan ditzakeenez, komeni da aldez aurretik arduradunekin harremanetan jartzea, edozein zalantza argitzeko eta irisgarritasun-baldintzak aldatu ez direla egiaztatzeko.

Entzumen-irisgarritasuna Nafarroako herri eta hirietan
Eunate elkarteak, bilatzaile eta begizta-mapa honetan, inplanteak edo audifonoak dituzten pertsonek entzungo dutela bermatzeko behar den laguntza eskaintzen du. Baliabide horiek dituzten Nafarroako museo, antzoki, turismo-bulego eta bestelako zerbitzu guztiak mapa elkarreragile honetan ageri dira. Sartu nahi duzun udalerria, eta begiztarik duen eta zer zerbitzutan eta ingurunetan eskaintzen den jakingo duzu.
-
Iruña
Eunate elkartearen mapan dauden begiztez gainera, Iruñean NaviLens markatzaileak daude Donejakue bideko zenbait gunetan, informazioa formatu irisgarrietan ematen dutenak. Haietako 16tan, zeinu-hizkuntzetan interpretatuta dauden eta azpitituluak jarrita dituzten eta lokutatuta dauden zenbait bideotara jo daiteke. Esate baterako, Udaletxe plazan, turismo-bulegoan, katedralean, Magdalenako zubian edo Frantziako portalean.
Gainera, turismo-bulegoak indukzio magnetikoko begizta du, eta bertako arreta-taldeak desgaitasuna duten pertsonekin tratuan jarduteko prestakuntza jaso du.
Ultreia - Erromesen Harrera eta Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroan, Kale Nagusian, indukzio-begizta eskaintzen da informazio-mahaian eta bisita gidatuetan. Zentroko bideoek azpitituluak dituzte eta Espainierako Zeinu Hizkuntzan [J1] daude zeinatuta.
-
Erriberri
Erriberriko Errege Jauregian gidari-taldeak entzumen-irisgarritasunaren aldeko tratuaren eta elkarreraginaren inguruko prestakuntza berezia du.
Turismo-bulegoak indukzio magnetikoko begizta du, eta bertako arreta-taldeak desgaitasuna duten pertsonekin tratuan jarduteko prestakuntza jaso du.
Gainera, inguruko zenbait upategik taldeentzako bisita gidatuak presta ditzakete, banako indukzio-begiztekin edo Espainierako Zeinu Hizkuntzaren intepretazioarekin, baldin eta aurretiaz jartzen bagara haiekin harremanetan. -
Tutera
Turismo-bulegoak indukzio magnetikoko begizta du. Gainera, bertako arreta-taldeak entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin tratuan jarduteko prestakuntza jaso du.
-
Zangoza
Zangozako Karmengo auditorioak indukzio-begizta du.

Haranak, parkeak eta natura-inguruneak
-
Erronkaribar
Erronkaribarren, ibilbide irisgarri bat duzu, Burgin. Basariko eta Burgiko arroilako ibilbidea da; Ezka ibaiaren ezkerraldetik doa, eta erraketa itxura du.
Erronkarribar eta Irunberriri buruzko informazio gehiago
Lanbideen Ibilbideak herriko zenbait kale zeharkatzen ditu eta, jakina, Erdi Aroko zubia ere bai. Elementu etnografikoen birsorkuntzekin batera –besteak beste, tamaina errealeko almadia itzela nabarmentzen da–, informazio-panel irisgarriak daude. Testu laburrak dituzte eta, haietan, QR kodeak gehitu zaizkie Espainierako Zeinu Hizkuntza eta azpitituluak dituzten bideoei. -
Sendaviva Naturaren Parkea
Parke hau Arguedasen dago; bertan, animaliak, atrakzioak eta ikuskizunak daude, eta, txartel-leihatiletan, indukzio-begiztak ditu. Emanaldi guztietan, lehentasunezko kokapena eta ikusgaitasun onena eskaintzen du desgaitasuna duten pertsonentzat. Taldeak desgaitasuna duten pertsonekiko tratuaren eta elkarreraginaren inguruko prestakuntza du. Informazio gehiago Sendaviva Irisgarria atalean.
Sendavivako buzurko informazio gehiago -
Mendukilo kobazuloa
Mendukilo kobazuloak bisitak egokitu ditu entzumen-zailtasunak dituztenek ere Aralarko bihotzera sartzeko leiho horretaz ere gozatu ahal izateko. Horretarako, kobazuloan tableta batzuk dituzte eta, haietan, zeinu-hizkuntza eta azpitituluak baliatzen dituzten azalpen-bideoak sartu dituzte, gida-taldeak bisitan geldialdi bakoitzean ematen duen informazio berarekin.
Nafarroako leizeei buruzko informazio gehiago -
Baztan
Bertizko Jaurerriaren Interpretazio Zentroan egokitzapenak eskaintzen dira entzumen-desgaitasuna duten pertsonek erakusketa elkarreragileaz gozatu ahal izan dezaten. Gainera, jartzen den ikus-entzunezkoak azpitituluak ditu.
Baztani buruzko informazio gehiago

Museoak eta kultura-espazioak
-
Erriberriko Errege Jauregia
Erriberriko Errege Jauregia irisgarria da entzumen-zailtasuna duten pertsonentzat, zeinu-hizkuntza eta azpitituluak baliatzen dituzten monumentuko interes-guneei buruzko bideoei esker. Bisitaren hasieran liburuxka bat ematen dute, eta haietan jasotzen diren QR kodeei esker eskuragarri daude bideoak. Gida-taldeak prestakuntza berezia du entzumen-desgaitasuna duten pertsonekiko tratuan eta elkarreraginean.
Erriberriko gazteluari buruzko informazio orokor gehiago -
Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarran
Helburuetako bat da kulturaren bidez gizarte-kohesioa sustatzen laguntzea. Talde bakoitzaren premietara egokitutako bisita gidatuak eta jarduerak antolatzen dituzte; hala, pinakoteka espazio ireki eta inklusibo bilakatzen da, non zentzumen-desgaitasuna dutenen beharrak ere kontuan hartzen baitira.
Informazio gehiago museoaren webgunean -
Ultreia - Erromesen Harrera eta Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa, Iruñean
Ultreiak NaviLens markatzailea du atean; haren bidez, zentroari buruzko informazio baliagarri guztira jo dezakezu, Espainierako Zeinu Hizkuntzaren interpretazioa eta azpitituluak dituen bideo baten bitartez. Era berean, indukzio-begizta du bisita gidatuetarako, eta ikus-entzunezko guztiak zeinatuta daude eta azpitituluak dituzte.
-
Occidens erakusketa, Iruñean
Iruñeko Katedralaren Museoan Occidens erakusketa dago, eta NaviLens markatzailea du atean; haren bidez, zeinatuta dagoen eta azpitituluak dituen bideo batera jo dezakezu, erakusketaren informazio orokorra ezagutzeko.
-
Nafarroako Museoa, Iruñean.
Nafarroako Museoak doan eskaini ohi du Espainierako Zeinu Hizkuntzaren intepretazioa, banako indukzio-begizta eta soinu anplifikatua duten bisita gidatuak erakusketetako batzuetan. museo@navarra.es helbidera idatz dezakezu, eta galdetu erakusketarik dagoen aktibo eta xehetasun guztiak ezagutu.
-
Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Iruñean
Indukzio-begizta magnetikoak dituzte, eskatzen badira, inplanteak edo audifonoak dituzten pertsonei entzumena errazteko, bisita gidatuetan.
-
Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa
Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoan, denbora daramate ingurunea pertsona guztientzat irisgarri bilakatzeko lanean. Entzumen-irisgarritasuna lortzeko, banako indukzio-begizta magnetikoak baliatu dira; sarreran eskatu behar dira. Erakusketako panel guztiek dute QR kode bat; haren bidez, bideo bat deskargatzen da, zeinu-hizkuntzan eta azpitituluekin, eta, hartan, informazioa gaztelaniaz eta euskaraz jasotzen da. Gainera, dokumental bat dute, hura ere gaztelaniazko eta euskarazko bertsioekin, zeinu-hizkuntzan eta azpitituluekin interpretatuta.
Las Eretaseko irisgarritasunari buruzko informazio gehiago -
Zubietako Errota ekomuseoa, Zubietan
Museo bitxia da; errota hau martxan dago eta, hartatik, arto-irina ateratzen da, udalerriko ohiko taloak prestatzeko. Errotariak lanbidearen erakustaldi bat egingo du. Bisitaren 3 azalpenek Espainierako Zeinu Hizkuntzaren bertsioa dute, eta, hura aktibatzeko, dagokion QR kodea irakurri behar duzu. Artoa usaintzean eta irina ukitzean umezarora itzuliko gara. Ez galdu esperientzia eder hura! Azalpen-eremuko panel guztiek dituzte bideo batzuk, Espainierako Zeinu Hizkuntzaren intepretazioarekin, azpitituluekin eta lokutatuta, bai euskaraz bai gaztelaniaz.


Entzumen-irisgarritasuna Nafarroako ostatuak
Nafarroan, ostatu batzuek entzun-irisgarritasuneko zenbait neurri dituzte. Ostatu batean erreserba bat egin aurretik, jarri arduradunekin harremanetan eta ziurtatu establezimenduak badituela egonaldi erosoa, segurua eta autonomoa izateko behar dituzun ezaugarri guztiak.
Suite landa-hotela + info
- Txirrinak argi-seinalea du, entzumen-desgaitasuna dutenentzat
Gure Sustraiak aterpetxea + info
- Ikus-oharrak logeletan
- Begizta magnetikoa harreran eta erabilera anitzeko aretoan
Holiday Inn Express Pamplona + info
- Ikus-alarma/alerta logeletan
- Ikus-alarma/alerta eremu komunetan