Nafarroa efektua

Nafarroa efektua

Natura, kultura eta gastronomia barneraino sartzean sentitzen duzuna. Ezagutu bideo honetan.

Nafarroa, denetarik duen erresuma txikia

Nafarroako Turismoko web ofizialera iritsi zara.
Ongi etorri, bihotzez! 

Orain geurea da txanda, eta hurrengo lerroetan proposamen, ideia eta aukera asko plazaratu ondoren zuri pasatuko dizugu, gure lurretan zuretzat dagoen guztia ikus dezazun. 

Nolakoa zara?

Askotarikoa, ezta? Aldatzen gara garaiaren arabera.
Batzuetan, toki berriak aurkitu nahi ditugu; beste batzuetan, berriz, deskonektatu edo giroz aldatu hiri eder batean. Hori bai, gastronomia gogo dugu beti!

 

Nafarroa sakon ezagutu nahi duzu?

Baliteke lehen aldiz etortzea, edo aurreko batean hemengo esperientzia gustukoa izan eta errepikatu nahi izatea. Edo eskualdeak apurka-apurka aurkitzea, edo berraurkitzea. 

Zure kasua edozein dela ere, 10 ibilbide proposatzen dizkizugu Nafarroako mapa guztia orrazteko eta gauzak errazteko. Ibilbide bakoitzean, ezin galduzko guztia ikusiko duzu: baliabide naturalak, monumentuak, gastronomia eta jarduerak.

Espero dugu baliatuko dituzula apurrik ere ez galtzeko.

 

Nafarroa ezagutzeko 10 ibilbideak ikusi nahi ditut
Nafarroa sakon ezagutu nahi duzu?

Gustu guztietarako planak

Jardueretan parte hartuz eta askotariko esperientziak biziz gozatzen duten pertsona horientzat guztientzat. Zure gustukoak aurkituko dituzu! Eman begiratu bat egiaztatzeko.

Ezinbesteko leku turistikoak Nafarroan

Ezinbesteko leku turistikoak Nafarroan

Nafarroak limurtu eginen zaitu, ondoko arrazoiengatik, besteak beste...
Nafarroak limurtuko zaitu, utzi harrapatzen!

Eta orain gure izarretako bi

Alde batetik, Donejakue bidea, Nafarroan hasten den historia luzeko ibilbidea, oinez, bizikletaz edo autoz esperientzia gogoangarria bizitzeko.

Eta, bestetik, turismo mota bat, Nafarroa aitzindari izan zuena, gure etxeen barrutik erkidegoko onenarekin konektatzeko. Landa-turismoaz ari gara.

Bi plan horietan, honelakoak egin ditzakezu:  

  • Askotariko paisaiak aurkitzea

  • Baieztatzea oso ongi jaten dela

  • Gure herrietan eta kulturan murgiltzea

 

 

Honela disfruta dezakezu Nafarroaz. Ikusi nahi?

Lankidetzazko bideo hau nafar askori esker egin da. Izan ere, azken hilabeteetan beren lurraldearekin berriz elkartzeko pribilegioa izan dute, eta beren irudiak igorri dizkigute.

Ez galdu aukera!
Honela disfruta dezakezu Nafarroaz. Ikusi nahi?

Norekin ibiltzen zaren esan eta zer egin esanen dizut

Argi daukazu norekin etorriko zaren bidaian?

Berdin da nola dibertitzen zaren, zure familia-profila zein den, ikasten edo lan egiten duzun, kirola maite duzun, artea edo bestak maite dituzun, haurrekin zatozen edo adinduna zaren... Nafarroan zaila izanen baita zuretako plan bat ez aurkitzea.

Paisaiak eta natura hutsa, hori da Nafarroa

Nahiago duzu besteek kontatzea edo zeure kabuz aurkitzea hurrengo bidaian?

Gure naturari buruzko informazio guztia
Paisaje de bosque de otoño con embalse azul

Nafarroa, endorfina fabrika

Zure bihotzak indarrez lata egitea eraginen duten jarduerak:

Deskargatu gure ibilbideen aplikazio berria

Festak, ekitaldiak eta ikuskizunak

Eta, aspertzen bazara, nahi duzulako da.

 

Noiz etorriko zara?

Aprobetxatu ahalik eta gehien Nafarroan zaudela, eta gozatu urtaro bakoitzeko onenaz.

Prueba
Gutxiago falta da sanferminetarako!

PRESTATU 2022KO UZTAILAREN 6RAKO

Gutxiago falta da sanferminetarako!

Nafarroan eta mundu osoan zenbat egun falta diren ari gara kontatzen gure besta maiteak inoiz baino emozio, poz eta abegi handiagoz bizitzeko.
Ez galdu hitzordua, zure zain gaude!

Laster ikustea espero dugu!

Badakizu hau zure etxea dela