Aztarna Positiboa

Aztarna Positiboa

Esperimenta ezazu turismo birsortzailea Nafarroan

Utzi Aztarna Positibo bat

Hautatu zure esperientzia


Aztarna Positiboak 15 esperientzia eskaintzen dizkizu turismoa bizitzeko era berri baten zati izan zaitezen, zure oroimenean eta hartu zaituzten pertsona, herri eta paisaietan iraungo duen era berri baten zati. Bat egingo al duzu joera honekin? Ezagutu aukera guztiak, eta aukeratu zure gustukoena.
 


 


Esperientzia bat bizi nahi dut baina han ostatu hartu gabe. Orduan, zer?


Proiektuari atxikitako landa-etxeetan ostatu hartzen ez baduzu ere parte hartu ahalko duzu, jarduera batzuetan. Zeintzuk diren jakin nahi al duzu?
 


 

Proiektua

Zer da Aztarna Positiboa?

 


Gehiago jakin nahi al duzu Aztarna Positiboari buruz?  Ilusioz beteriko proiektu honen eskutik, Nafarroak bestelako turismo bat bizitzera gonbidatzen zaitu, zugan oroitzapen paregabea utziko duen esperientzia eraldatzailea... Ezagut itzazu proiektu birsortzaile honen anfitrioiak.


 

  • Nor dira hartzaileak?

    Proiektuari atxikitako ostatuetan ostatu hartzen duten guztiak... Adin-mugarik gabe, egoera-mugarik gabe. Ostatu hartzen ez dutenek ere egin ditzakete esperientzia batzuk. Zure proiektu gustukoena aukeratu, data zehaztu eta abenturari ekin, besterik ez duzu!

  • Zer esperientzia-mota ditut aukera?

    Anfitrioi bezainbeste: Tximeleta-oasi bat sortu, antzinako bidezidorrak lehengoratu, harrizko elementuak egin zeure eskuekin, habia-kutxak egin txorimalo baten barruan, txondor bati bizia ematen ikasi... Etorri eta parte hartu!

  • Zenbat esperientzia daude?

    Aztarna Positiboko 15 esperientzia ditugu abiapuntu, baina abentura gehiago sartuko ditugu pixkanaka. Marea bat eragin nahi dugu, turismo birsortzailearena!

  • Zer da turismo birsortzailea?

    Jasangarritasunetik harago doan mugimendu bat. Komunitate baten zati egingo zaituen proiektu batean parte hartuko duzu. Bizimoduak, kultura... partekatuko dituzu, eta, bidaia amaitzen duzunean, zure eskuei esker tokia hobea dela sentituko duzu!

Haren berri izan nahi? Egin klik!

Haren berri izan nahi? Egin klik!

Nor hobe esperientziak sortu dituztenak baino Aztarna Positiboa zer den kontatzeko. Nola sentitu... Hala nahi dute partekatu zurekin. “Bestelako Turismo” baten alde egin nahi duzu?

Aztarna Positiboa bideo batean


HISTORIAK ETA PERTSONAK


Nahi al duzu gehiago jakin Nafarroan barna modu jasangarrian bidaiatzeari buruz?


Ostatuak, paisaiak, gastronomia, agenda eta azokak, mugikortasun jasangarria, ibilbideak... Bidaia begirunetsua egin nahi baduzu, hamaika aukera eskaintzen dizu Nafarroak...