Imagen del atardecer de la Plaza del Castillo

NON DAGO OSASUNA?

Errege Kopako finala Real Madridek eta Osasunak jokatuko dute Sevillan, eta ikusmin handia dago. Eta agian galdetzen diozu zeure buruari: non dago Osasuna hiria?

 

Osasuna ez da hiri bat, Nafarroa izeneko probintzia espainol bateko futbol klub baten izena baizik.

 

Eta gaztelaniaz zer esan nahi du Osasunak?

Eta gaztelaniaz zer esan nahi du Osasunak?

 Osasuna euskarazko hitza da, eta gaztelaniazko “salud” hitzaren baliokidea da. Kluba 1920an sortu zuten, eta haren futbol estadioa Sadar da, hiria zeharkatzen duen ibaietako baten izena hartzen baitu.

 

Eta zein da Osasuna taldearen hiria?

​​​​​​​Iruña da. Erdi Aroko antzinako erresumaren hiriburua da, eta harresiz inguratutako hirigune historiko bizia du, non pintxo ederrak dastatzen ahal dituzun. Iruñak berdegune ugari ditu, eta Europako unibertsitate ospetsuenetako bat.

Eta zein da Osasuna taldearen hiria?
Zer gehiago da Iruña?
Zer gehiago da Iruña?

Zer gehiago da Iruña?

  1. Mundu osoan ezagunak diren sanferminen hiria
  2. Donejakue bide frantsesaren lehen hiria Espainian
  3. Nafarroako hiriburua, hau da, bizi kalitate onena duen Espainiako erregioaren hiriburua
Ba al zenekien Nafarroa askotarikoa dela?

Ba al zenekien Nafarroa askotarikoa dela?

Ba al zenekien Nafarroa askotarikoa dela? Eta 70 kilometroko tarte batean Pirinioetako ibar berdeak eta UNESCOk biosfera erreserba izendatutako basamortu bat dituela?

Natura eta kultura autentikoak
Natura eta kultura autentikoak

Natura eta kultura autentikoak

Nafarroak 150 naturagune babestu baino gehiago ditu, eta toki ezin hobea da aire zabaleko jarduerez eta landa turismo jasangarriaz gozatzeko: gure herri eder horiek beren kultura gordetzen asmatu dute, baita antzinako tradizio batzuk ere, hala nola euskal pilota. Zer egin dezakezu hemen? Ba, besteak beste, sorginen leizetik ibili, gregorianoa entzun, eta eliza erromanikoak eta Erdi Aroko gazteluak bisitatu.

Kalitatezko gastronomia tradizionala
Kalitatezko gastronomia tradizionala

Kalitatezko gastronomia tradizionala

Aniztasun hori izen handiko gastronomian ere aurkituko duzu. Produktuak zero kilometrokoak dira, iparraldeko mendietan eta hegoaldeko baratze oparoetan sortzen baitira, eta 16 kalitate ziurtagiri dauzkagu.

Eta atseden hartzeko, zer dago?
Eta atseden hartzeko, zer dago?

Eta atseden hartzeko, zer dago?

Ezagutu gure ostatu xarmangarriak.
Gure lurraldea askotarikoa, jasangarria, masifikatu gabea eta kalitatezkoa da. Zatoz eta gozatu!
Zure zain gaude Nafarroan!​​​​​​​

Jakin nahi duzu zein diren Nafarroako ezinbesteko leku turistikoak?

Zaila aukeratzen, ezta?