Bisitan etorri zara Nafarroara eta zure txikiek inoiz ez bezala pasatzea nahi duzu? Edo, akaso, talde bat zarete eta errutinatik ateratzeko gogoa duzue? Bikotekidearekin edo bakarrik heldu zara jarduera eta lasaitasuna elkartzera?
Beno, bada leku bat Nafarroan —zazpi, egia esan— zure lagunak eta zu zerorri gustura asko egotekoak. Berdin dio familia, lankideak edo maitatiak zareten. Gauza bakarra izan behar duzue: abentura polit bat bizitzeko gogo handia.

SENDAVIVA: dibertsioa eta abentura naturan bertan
Imajina ezazu naturak bizia hartzen duen leku bat, non paisaia harrigarriak esploratu, mundu osoko 800 animalia baino gehiago ezagutu eta atrakzioez gozatu dezakezun, familiako guztiekin. Sendaviva da leku hori, hots, natura-eta abentura-parkea, non sekulako zirrara eta dibertsioa biziko dituzun.
Errege Bardeako Parke Naturala gertu dagoela, Sendaviva helmuga ezin hobea da deskonektatzeko eta momentu ahaztezinak elkarrekin bizitzeko, abenturara bultzatuko zaituen ingurune natural paregabean. Hemen, sekulako zirrara biziko duzu parkeko atrakzio mitiko eta arrakastatsuetan, eta, gainera, familia osoak gozatu ditzan diseinatuta daude.
Baina, dibertsioaz gain, Sendavivak ikasteko eta kontzientzia hartzeko bidaia batera ere gonbidatzen zaitu. Animaliak behar bezala zaintzen eta gure planetaren ongizateari laguntzen ikasiko dute, naturaz inguratutako esperientzia paregabea bizi duten bitartean.
Bestelako plan baten bila bazabiltza, emozioz betea eta familian gozatzeko pentsatua, Sendaviva da zure helmuga. Zatoz abentura bizitzera, naturari buruz ikastera eta gure planetaren babesaren parte izatera!
-
Sendavivako atrakzioak
Adi atrakzioei, zinez txundigarriak dira eta. Gainera, ezin hobeak dira bisitari guztientzat: lasaiak diren horientzat zein ausartenentzat.
Urez inguratuta lasaitasunez gozatu nahi baduzu, aintzirako txalupekin has zaitezke, edo bumper-ekin, ur-lasterrekin, ur-labirintoarekin... eta zaldikoetan igo eta txikientzako jolasetan aritzeko aukera ere izango duzu. Emozio eta abentura pixka baten bila bazabiltza, ezin dituzu honako hauek galdu: Tirolina Handia, Bobsleigh-a, etxe sorgindua, aulki hegalariak, Naturaren Garrasiak...
Tira, goaaazen! -
Sendavivako animaliak
Bidexketan barrena zeharka daitezkeen hainbat eremutan topatuko dituzu multzokatuta. 200 espezietik gora, 8 bidexkatan banatuta. Gainera, animaliekin esperientzia paregabeak bizi ahalko dituzu, familia osoarentzat prestatutako jarduera interaktiboen bidez. Hamaika aukera izango dituzu: lemurrekin egotea, animalien zaintzaile zein chef bihurtzea... dena ingurune dibertigarri eta hezigarri batean.
Animaliak gustuko badituzu, kostako zaizu nondik hasi aukeratzea.
-
Sendavivako ikuskizunak
Segi ongi pasatzen. Adin guztietako pertsonentzako ikuskizunak ditugu oraingoan.
Ongietorri ekuzkizuna, Xamanaren sekretua, txotxongilo antzerkia eta baita zirku emanaldia ere, familia osoari irribarre bat baino gehiago eginaraziko diona
-
Sendavivako zerbitzuak
Instalazioetan denetatik duzu, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun: 7 jatetxe, era guztietako janariekin; aparkaleku handi bat (autokarabanentzako zerbitzuak ere baditu); dena irisgarria gurpil aulkientzako eta haur kotxeentzako, kontsigna ere bai; eta denda bat zure oroigarri gogokoenak erosteko.
A! ostatu bitxi bat ere —baso bat balitz bezala birsortua—, parkea ongi ezagutzeko, gaua egitea erabakitzen baduzu.
¿Qué más puedo hacer en esta zona?

Irrisarri Land
Eta pittin bat iparralderago, Kantauri itsasotik gertu, hurrengo helmuga: lgantzi, Bortzirietako eskualdean. Han landa resort bikaina aurkituko duzu, eta ez zaio ezer falta. Begira, begira:
-
Irrisarri Landeko jarduerak
Leku honetan ez da inoiz bukatzen dibertsioa.
Begira, jende guztiarentzako jarduera anitz ditu parkeak: ibilbide tematikoak (zentzumenak, mitologia, abentura), arborismoa, zubi tibetarra, tirolinak, pendulua, laser tag edo disc golfa, bai eta pump track zirkuitua ere.
Baita beste gauzatxoren bat ere, zure jakin-mina pizteko utzi duguna. Zer ote da?
-
Irrisarri Landeko zerbitzuak
Aurreratu dizugunez, resorta da hau, eta horrek esan nahi du behar duzun guztia aurkituko duzula bertako instalazioetan.
Hiru ostatu mota: aterpetxe koloretsu bat, taldeentzako ezin egokiagoa, hiru izarreko hotela, antzinako jauregi batean, tradizioa eta modernitatea ezin hobekiago nahasten dituena, eta luxuzko bordak, ihesaldi erromantiko bat egiteko primerakoak.
Gainera, bi jatetxe ditu, bata informala eta bestea egilearena, zure saririk onena izanen dira horiek abentura eguna amaitu ondoren.
Eta itxaron, kasualitatez ekitaldiren bat antolatu nahi baduzu Nafarroan —enpresakoa edo familiakoa—, badute gune bat hemen, Mirador de Yrisarri, bereziki horretarako diseinatua.
Sentitu al duzu Irrisarriren deia?
Ba antolatu hemen zure hurrengo bisita
¿Qué más puedo hacer en esta zona?


BAZTAN ABENTURA PARK
Eta iparraldera goaz orain, Baztan haran piriniotarrera. Nafarroa Abenturak zure eskura jartzen dituen bi parkeak bisitatuko ditugu oraingoan. Jakin ezazu aire zabaleko jarduera ugari eskaintzen dituztela eta kostako zaizula aukeratzea. Begira, begira:
-
Elizondo ondoko parke honek pultsazioak igo eta hankak dardarka jarriko dizkizu bere proposamenekin.
Tirolinaz osatutako bi zirkuitu, bata helduentzat eta bestea txikientzat, ferrata bidea ikuspegi izugarriekin, megapendulua 142 metroko hegaldiarekin —glup—, hainbat ibilbide eta arroil-akuapark naturala, txirristen eta putzuen artean.
Esan dizudana, dantzan hasiko da zure bihotza.
¿Qué más puedo hacer en esta zona?

Otros parques de aventura
-
Bertiz Abentura Park
Narbarten, Bertizko Jaurerriko Natur Parketik oso gertu duzu bigarren proposamen hau, aitzinekoa baino pixka bat arinagoa.
Bi jarduera oso desberdin egiten ahalko dituzu hemen, biak ere, aldi berean, guztiz zirraragarriak.
Bata arborismoa da, hau da, zuhaitzen arteko altuerako zirkuituak, soketatik, sareetatik eta tirolinetatik mugitzeko.
Bestea, paintballa. Bai, horixe bera, basoaren erdian beste taldeari pintura bolak botatzen ibiltzea. Parkean beharrezko ekipamendua emanen dizute, eta dutxatzen utziko dizute bukatzean.
Plan bikainak biak ere, koadrilan edo familiarekin ongi pasatzeko.
Más información -
Artamendia Abentura Parkea
Nafarroako erdialdeko abentura parke batera joanen gara orain. Zangozerriaren txanda da, Oibar udalerrian. Parke txiki honetan familia osoak primeran pasako du zuhaitzen adaburuetan saltoka tximuak bezala
Arborismoa dugu hemen ere, goazen ba!
Maila ezberdineko bi zirkuitu, oihaneko errege edo erregina sentitzeko basoko altueretan.
Zubiak, plataformak, eskailerak eta tirolinak.. urteak kentzen dituzten oihu horietakoren bat baino gehiago eginaraziko dizute, hori seguru.
Más información -
Parque Beigorri
El parque está situado en medio de un robledal en Lekunberri.
Cuatro recorridos, a distintas alturas, te van a permitir demostrar tu equilibrio, coordinación y habilidades físicas mientras cruzas puentes colgantes, subes por redes y , rocódromos y te lanzas en tirolinas. Aptos para todos los públicos.
¡Prepárate para vivir una experiencia llena de emoción y diversión en plena naturaleza!
Más información
Artamendia Abentura Parkearen inguruak
Eskualdea ezagutzeko aprobetxatu nahi duzu parkera egin duzun bisita?
Primeran, bada. Lehenbizi hiriburutik pasatu behar duzu, Zangozatik. Ondare arkitektoniko hagitz interesgarria du —Andre Maria eliza eta haren portada erromanikoa, ikusgarri nabarmenenak—, eta, gainera, gastronomia oso aberatsa: ezin alde batera utzi bertako potxak!
Irunberriko arroila miresgarria ezagutu gabe ere ez zenuke alde egin beharko. Nafarroako paisaiarik malkartsuenetako bat da, eta bertan paseatu, bizikletan ibili eta putreak zure buruaren gainetik hegan ikusten ahal dituzu. Ez zaizu berehalakoan ahaztuko paisaia hori, ez horixe.
Eta energia txute horren ondoren, zerbait lasaixeagoa? edo jarduera gehiagorekin jarraituko?
-
Haurrentzako planak Nafarroan
Haurrentzako planak Nafarroan
Gazteluak eta gotorlekuak, gaikako museoak, txikientzako bidexka onenak, baserri eskolak... eta askoz gehiago!
-
Ezinbestekoak
Ezinbestekoak
Zugarramurdiko leizea, Iratiko oihana, Bardeako basamortua eta Erriberriko gaztelua... horra hor ezin galduzko top batzuk.
-
Turismo aktiboa
Turismo aktiboa
Ibilbideak bizikletaz, mota guztietako bidexkak, igoerak mendietara eta elur-, ur- eta aire-kirolak ausartenentzat... ezinezkoa da aspertzea Nafarroan!