
Erromanikoa Zangozerria eta Pirinioaurrean
Monumentuak mapan
Monumentu erromanikoak
-
Santa Maria erregina eliza
Santa Maria erregina eliza
Zangozan. Itxura lerdenekoa, erromanikotik gotikorako iragateari dagokio bere estiloa. Azken Judizioa irudikatzen duen portada ikusgarria benetako erretaula bat da, harrian egina; erromanikoko obra gorenetako bat da Espainian. Burualdea eta pilare handiek sostengatutako nabeak ere erromanikoak dira, baita eraikuntzako beste xehetasun batzuk ere.
-
Santiago eliza
Santiago eliza
Zangozan. Erromanikotik gotikorako iragatearen adibide ederra; Donejakue bidearen eragina nabarmen ikusten da barnealdeko apaingarrietan: bordoiak, erromes-maskorrak eta kalabazak ageri dira. Jatorri erromanikoaren seinale dira bertako portada nagusia –txaranbeldua eta hein batean zorrotza– eta mendebaldeko portadaren kapiteletako apaingarriak.
-
Vadoluengoko San Adrian eliza
Vadoluengoko San Adrian eliza
Zangozan. jabetza pribatuko tenplu txikia, landako erromanikoaren adierazgarri. Apaindura soilekoa, Jakako xake-itxurako apaingarrien erabilera nabarmentzen da, baita harburuak ere.
-
Leireko San Salbatore monasterioa
Leireko San Salbatore monasterioa
Esan. XI. eta XIV. mendeen artean eraiki zen lehenagotik zegoen eliza prerromaniko baten gainean, izen bereko mendiaren magalean; kripta erromaniko eder eta originalaren kapitel sendoengatik nabarmentzen da. Speciosa atea da zenobioko beste altxor handienetako bat, XII. mendeko atari perfektu bat. Burualdearen kanpoaldeko absideak, dorrea, elizaren barnealdea eta nabe handia dira Erdi Aroan Espainian egindako lehen eraikienetako baten osagarriak.
-
Artaizko San Martin eliza
Artaizko San Martin eliza
Artaitzen. Untzitiko ibarrean dago, eta Nafarroako landako erromanikoaren adibide ederrenetako bat dauka. Izan ere, zinez xarmagarria da bere eskultura aberatsa eta zaindua, zenbait egilek burutua.
-
Santa Fe basilika
Santa Fe basilika
Eparozen, Urraulgoiti. Nafarroako erromaniko berantiarreko arkitekturaren adibide onenetako bat da. Arkitektura-multzo bakarti eta harrigarri baten parte da, basilika, klaustro, garai eta landa-hotel atsegin batekin batera.
-
Santa María del Campo ermita
Santa María del Campo ermita
Nabaskozen. Jakaren eragina du, eta landako erromanikoaren erakusgarri polita da. Nabarmentzen da bereziki nabearen erdian ausart altxatzen den kanpai-dorreagatik, baita landutako hagaburuengatik ere (gai profanoei buruzkoak dira, eta Leireko monasteriokoekin erlazionatuta daude).
-
Gergetiaingo San Martín eliza
Gergetiaingo San Martín eliza
Gergetiain herri hustuan. Besollakoa bezala, egun hutsik dagoen herri batean dago, eta kapiteletako batean Petrus hargin-maisuaren sinadura berezia agertzen du: “Petrus me fecit”.
-
Besollako eliza
Besollako eliza
Besolla herri hustuan. Itzaga mendiaren gerizpean bata besteari begira daude Besolla eta Gergetiain, elkarri gorte egiten. Landare, bisaia eta hegaztien apaingarri asko eta asko agertzen dituen portada nabarmentzen da, hori ere Petrus hargin-maisuak landua.
-
Ermita Santa María de Arce
Ermita Santa María de Arce
En Arce. Junto al embalse de Itoiz y enclavada en medio del campo, coincide estéticamente con una serie de templos del románico rural navarro, como Echano, Artaiz o Gazólaz.