
Erromanikoa Estellerian
Monumentuak mapan
Monumentu erromanikoak
-
Irantzuko Santa Maria monasterioa
Irantzuko Santa Maria monasterioa
Abartzuzan. Abadia zistertar bikaina, XII. mendetik XIV. mendera bitarte eraikitakoa; gaur egun aita teatinoak bizi dira bertan. Bertako Santa Maria eliza XII. mendearen bukaeran eraiki zen, eta nabarmentzekoa da bere argitasun harrigarria.
-
San Migel eliza
San Migel eliza
Lizarran. Muino baten gainean eraikitzen hasi zen, gotorleku izaera garbiarekin, XII. mendearen bukaeran. Gero, hainbat zaharberritze- eta zabaltze-lan egin ondoren, bolumen eta gehitutako eraikin askoren nahaste baten antzera agertzen zaigu; horien artean, nabarmentzekoa da hiru absideko burualdea eta iparraldeko portada bikaina –esan daiteke horren aberastasun eskultorikoak obraren gainerako guztia
-
Ruako San Pedro eliza
Ruako San Pedro eliza
Lizarran. Hiri guztiaren gaineko behatokia den muino batean dago, eta bertako klaustroa eskultura-aberastasun handienetakoa da Nafarroako erromanikoan. Halaber, XIII. mendeko arkupe ederra du, baita dorre handi bat ere, eta barnealdean koruko aulkiteria erromanikoa dago, eta zenbait eskultura erromaniko zein gotiko ere bai.
-
Nafarroako errege-erreginen jauregia
Nafarroako errege-erreginen jauregia
Lizarran. Izaera zibileko eraikin erromaniko bakarra da Nafarroan. XII. mendearen azken herenean eraiki zen, eta hiru gorputzeko fatxada bikain eta delikatua du, bi zutabek inguratuta; zutabe horietan bi kapitel eder daude, gai historikoak agertzen dituzten bi kapitel ederrek apainduta –horietako batean Errolanen eta Ferragut erraldoiaren arteko borroka agertzen da–. Gaur egun, Gustavo de Maeztu museoaren egoitza da.
-
Santa Maria Jus del Castillo eliza
Santa Maria Jus del Castillo eliza
Lizarran. XII. mendean eraikia dago, eta herriak garai batean izan zuen iragan juduari lotuta dago. Hiru tarte desberdin dituen nabe bakarra du; tarteak pilastra erromanikoek bereizita eta gurutze-gangek estalita daude. Zaharberritze-lana egin eta gero, Erromanikoaren eta Donejakue bidearen interpretazio-zentro bilakatu da.
-
Hilobi Santuaren eliza
Hilobi Santuaren eliza
Lizarran. XII. mendean eraikitzen hasi zen, eta fatxada Nafarroako eskultura gotikoaren adibide onenetako bat bada ere, Ebanjelioaren nabeko absidea erromanikoa da, XII. mendearen bukaerakoa.
-
Iratxeko monasterioa
Iratxeko monasterioa
Aiegin. Beneditarrak XI. mendearen bigarren erdian eraikitzen hasi ziren, eta erromesentzako lehen ospitalea izan zen Nafarroan Historian zehar, unibertsitatea, gerra-ospitalea eta erlijiosoen ikastetxea izan da. Bere elizak burualde erromanikoa eta gorputz zistertarra ditu. Erromanikoak dira, baita ere, portada nagusia eta San Pedro ataria.
-
Hilobi Santuaren eliza
Hilobi Santuaren eliza
Torres del Rion. XII. mendean eraikia, soila eta harmoniatsua da, eta oinplano oktogonala du. Hileta-kapera izan zen, baita Donejakue bideko argia ere. Barnealdean, elkar gurutzatutako nerbioen ganga izugarriak arte hispanomusulmana ekartzen du gogora. Zenbait historialariren aburuz, zaldun tenplarioen lana izan liteke.
-
Leartzako San Andres eliza
Leartzako San Andres eliza
Etaiun. Tonu gorrixkako tenplu ederra, erromaniko berantiarraren barnean egina, Leartzako jaurerriko plaza bakartiaren buru ageri dena, muino baten gainean. Arku pixka bat zorrotzak eta altxatuak ditu, estilo zistertarrekoak; barnealdean, bataiarri erromanikoa nabarmentzen da.
-
Arellanoko dorrea
Arellanoko dorrea
Arellanon. Garai bateko talaia-dorrea, XII. mendekoa; oinplano karratuko prisma itxiaren forma du, gezi-leihoak eta guzti. Sarrerako atea erdi-puntukoa da eta dobela handiak ditu, eta lehen solairuaren altueran kokatzen da.
-
Egiarteko Santa Maria eliza
Egiarteko Santa Maria eliza
Lakarren. Hiru tarteko nabe bakarra du, baita gurutzadura zabala eta burualde zuzena ere, eta pasarte historikoak agertzen dituzten pilareak ditu, lau angelukoak. Nabarmentzeko modukoa da bere atari ederra, erdi-puntuko arkuak, zurezko zutabeak eta koloma laukizuzenak dituena, eta Epistolako horman portada erromaniko aberatsa du.