45 kilometro

SAKANAKO BIDEA - Irurtzundik Ziordiara

Nafarroako Antso Nagusia erregeak "Frantziako bidea" izenekoa Santiagorako bide ofizial gisa ezarri baino lehen, beste ibilbide bat egon zen, IX. mendetik XI. mendera arte erabili zena.

Agirien arabera, I. mendean Bordele (Frantzia) eta Astorga (León) artean eraikitako Iter XXXIV galtzada erromatarra erabiltzen zuen bide horrek, eta, Pirinioak zeharkatu ondoren, Orreagatik eta Iruñetik igaro, Sakana zeharkatu eta Gasteiz eta Burgoserantz jarraitzen zuen.

XI. mendetik aurrera, Sakanako bidea, Galtzadako bidea ere deitua, ez zen jadanik erabiltzen, eta garrantzi gutxikoa bihurtu zen, ahaztuta geratzeraino. Baina, gaur egun, haran zoragarri honetatik igarotzen den tarteaz berriro goza dezakegu; izan ere, seinaleak jarri dira, eta gaua igarotzeko, jateko eta haraino joateko behar diren zerbitzu guztiak ditu.

Bidearen jatorrira jo eta bere 45 kilometroak bi edo hiru etapatan egin nahi dituzu? Antolatu ibilbidea zure neurrira, Sakanako herriak zuri harrera egiteko prest baitaude.

Ikusi track-ak  Wikiloc-en:

  • Gozatu hango paisaien bakeaz eta gastronomia oparoaz

    Sakana korridore luze bat da, hogeita hamar herri, zelai berdeak eta hariztiak eta pagadiak hartzen dituena, Urbasa eta Aralar mendien zaintzapean. Azken horretan Aralarko San Migel santutegi erromaniko bikaina dago.

    Lasai-lasai bazkatzen dute hemen zaldiek, behiek eta latxa ardiek, zeinen esnetik Idiazabal jatorri-deiturako gazta lortzen baita; ezti eta intxaurrekin zerbitzatzen da askotan, jendearen gozamenerako. Dasta ezazu gutizi hori, baita txistor-pintxoak ere, idi-txuleta gozoa bazter utzi gabe. Beste pizgarri bat etapa-amaierarako!

    Bideo polit honek dena kontatuko dizu
  • Zamartzeko monasterioa

    Zenobio hori, nabe bakarrekoa, Iruñeko katedralaren mende zegoen Erdi Aroan, eta Nafarroako landa-arte erromanikoaren adibide ederra da.  Inguru natural pribilegiatu batean kokatua, erromatar galtzadaren puntu giltzarri bat izan zen, toki ezin hobea baitzen erromesentzat indarrak suspertzeko. Erromesen ospitalea ere izan zen X. mendean. Erromatar hondakin batzuk aurkitu dira han, baita Santiagoko maskor batzuk ere.

    Gainera, etxe bat du erretiro espiritualak egiteko.

    Lor ezazu informazio gehiago Zamartzeko monasterioari buruz
  • Zu mimatuko zaituzten ostatu eta zerbitzuak

    Sakanako bideko 30 herrietan, ziur aurkituko duzula zure beharretara egokitutako egoitzaren bat. Inguru honetan hain tipikoak diren landa-etxeetako batean har dezakezu ostatu, edo turismo-aterpetxeetan, hoteletan eta kanpinetan ere. Kontsultatu ostatu hartzeko aukerak hemendik.

    Eta bazkaltzeko edo afaltzeko, inguruko baratze eta belardietatik sortzen diren bertako produktuak; eseri jatetxeetako batean, eta eman gozatua ahosabaiari.

    Eta honaino iritsi edo amaitu eta jatorrizko herrira itzuli behar baduzu, erraza duzu, oso ondo komunikatuta baitago harana. Informazio gehiago hemen.

Planes en el Camino de Sakana

¿Quieres saber más sobre el Camino de Santiago en Navarra?

Consulta aquí

Y además ...

Descubre las maravillas que hay muy cerca de este Camino