Bardea off-road: abentura buggy gainean nafar basamortuan barna

Errege Bardea Iberiar penintsulako paisaia harrigarrienetako bat da: zintzurrak, sakanak, lur erdi-basamortukoak eta orduz ordu aldatzen den argi bat. Ez duzu, ez, aise ahaztuko Bardean barna 4X4 buggy batean egingo duzun ibilaldia. Sekulako bizipena da off-road abentura hori UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatutako eremu horretan. 

Zuk zeuk gidatu ahalko duzu ibilgailua, edo, nahiago baduzu, gida aditu batekin joan zaitezke. Beraz, bidaiari-profil desberdinetarako da egokia jarduera. Edonola ere, berez-berez mintzo zaigu paisaia: lautada zabalak, formazio bitxi-bitxiak eta erabateko isiltasuna, gutxitan bezalakoa, lehen pertsonan bizi ahalko duzuna Erriberan.

01 ene - 31 dic

2026