Altsasuko inauteriak
-
Konpainia: Ayuntamiento de Alsasua
Altsasun, inauteriak bi egunez ospatzen dira.
Hausterre-egunaren aurreko asteartean landa-inauteriak ospatzen dira, pertsonaia nagusi hauek dituztenak: momotxorroak. Hau dena dute soinean: larruzko bizkarretakoa; atorra zuria, maukak bilduta eta besoak odolez margotuta; buruan, saski bat, aldeetan adar handi bana erantsirik, eta, aurpegia estaliz, zaldi-ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta txintxarriekin, zalaparta handia sortzeko; eskuan, sardea, beldurgarriagoak izateko.
Denborarekin, beste pertsonaia batzuk sartu dira, segizioa aberastu eta osatzen dutenak. Emaitza ikusgarria da, eta jende ugarik parte hartzen du, Altsasuko kaleak jendez betetzeraino.
Eta Hausterre-egunaren ondorengo larunbatean, aldiz, piñata-inauteriak ospatzen dira, dibertigarriak, koloretsuak eta gaurkotuagoak.
Kontsultatu hemen inauteriei lotutako plan gehiago Nafarroan.
04 mar - 04 mar
2025