Aralar mendiko bidezidor zaharrak berreskuratzen
-
Konpainia: Casa Rural Etxatoa
-
Idiomas: Castellano, Euskara, Ingelesa
Zatoz Larraunera, Plazaolako bide berdeak zeharkatzen duen haranetako batera, esperientzia berezia bizitzera! Bertan, auzolan bat egingo dugu, Aralar mendiko basoetan barrena herrixkak lotzen zituzten antzinako bidezidorrak identifikatzeko, garbitzeko eta seinaleztatzeko; izan ere, kontserbazio bereziko eremua da Aralar. Bideak biziberritu, tradizioak ezagutu eta bertako komunitatearekin bizi, naturaren edertasunean murgiltzen zaren bitartean. Basoa beste era batera ezagutu nahi al duzu?
Datak:
- 2025eko maiatzak 10-11.
- 2025eko maiatzak 17-18.
- 2025eko maiatzak 31-ekainak 1.
- 2025eko ekainak 7-8.
*Jarduera Etxatoa landetxean ostatu hartzen duten pertsonentzat baino ez da. Online erreserba egiten baduzu, adierazi helbide elektronikoan "5 ahizpa eta lehengusu bat" izeneko proiektuan parte hartu nahi duzula.
10 may - 11 may17 may - 18 may31 may - 01 jun07 jun - 08 jun
2025